XXVII. Martxa Antimilitarista Mungiko Kuartelera

When:
2016-11-12 @ 11:00
2016-11-12T11:00:00+01:00
2016-11-12T11:15:00+01:00
Where:
Mungiako Foru Plaza

soietxes2016j Kartela ikusi

Urtero bezala, Bizkaiko zenbait taldeak, tartean Ekologistak Martxan, Butroi Bizirik Transizioan, Berri Otxoak, Kakitzat, Ernai, Eguzki, Askapena, KEM-MOC, Komite Internazionalistak eta Baratzea Gatika, MUNGIAKO SOIETXEKO kuartel militarraren aurkako martxa egingo dute Azaroaren 7an. Aurten XXVII. aldia da protestaldi hori egiten dena.

Aurten ere bai, aitzurra eskuan hartuta, lur zoru hauek porruak landatzeko izatea eskatuko dugu, gizartearen behar izan bat izateaz gain, porruak osasungarriagoak eta bonbak eta balak baino hobeto digeritu ahal direlako. Guzti horrengatik, Soietxeko kuartel militarraren aurrean porruak landatuko ditugu.

Martxaren edizio honetan Gobernuak militarizazioan duen apostuari uko egin nahi dugu, are gehiago desberdintasuna handiagotzen dituen murrizketen kontestu honetan. Bide horretatik, populazioaren geroa bazterketa sozial eta pobrezia baino ez dira.

Gogoratu, Azaroaren 12an Mungian elkar ikusiko dugu Soietxeko kuarteleraino batera joateko, bere desagerpena eskatzeko eta lur horiek kuartelaren ordez porruz landaturiko zelaiak izatea.

BOTA KUARTELIE TA EREIN PORRUE!

XXVII SOIETXEKO KUARTELERA MARTXA, MUNGIAN

DESMILITARIZAZIO SOZIALAREN ALDE!

Azaroak 12, zapatua

Mungiako Foruen Plazan, 11.00tan

Moyua Plazan (Bilbao) 10.00tan autobusa hartzeko

Mundu guztia gonbidatuta dago umore onez ospatuko dugun egun errebindikatibo honetan parte hartzera.

Zatoz!

  • Twitter
  • Facebook