Barakaldon zuhaitzak landatzea

When:
2021-03-13 @ 11:00 – 13:30
2021-03-13T11:00:00+01:00
2021-03-13T13:30:00+01:00

Datorren martxoaren 11, 12 eta 13an 106 zuhaitz heldu landatuko ditugu (176 landare, zuhaixkak sartzen baditugu), Barakaldoko San Eloy Ospitalean sequoia ale bat (“Sequoiadendron giganteum”) mozteagatik. Aurreikusitako ingurumen-konpentsazioa (CO2 eta beste kutsatzaile batzuk xurgatzeko gaitasuna zein ingurumen-ondorio batzuk) eta moztutako alearen adina (106 urte) hartu dira kontuan kopuru hori lortzeko.

Landaketa akordio baten ondorioz egiten da. Akordio horretan Osakidetzak (Barakaldo-Sestao ESIak), Barakaldoko Udalak eta Ekologistak Martxanek, parte hartu dugu, Uraren Euskal Agentziaren laguntzarekin.

Retuerto – Gorostizan, Castaños ibaiaren meandroaren ertzetan, Tellaetxe parkearen parean, egingo dugu landaketa

Hilaren 11n eta 12an, IES Cruces BHI Institutuko ikasleek parte hartuko dute.
Martxoaren 13an, larunbata, ordea, boluntariotza jardunaldia izango da, edonorentzat zabalduta. Horretarako, zure parte-hartzea behar dugu.

Anima zaitez! Zure laguntza ezinbestekoa da.

Martxoaren 13ko landaketaren garapena
COVIDen aurkako neurriak errespetatzeko, 20 pertsonako 2 txanda antolatuko dira, 4 pertsonako 5 taldetan banatuta.

Aldez aurretik izena eman behar da HEMEN (jarraitu behean adierazitako jarraibideei)

  1. Dagoeneko aktibo dagoen inskripzio-estekan klik eginda, Udalaren erregistroa irekiko da eta hor agertuko da jarduerari buruzko informazioa.
  2. Hiru ikono daude. Erregistratzeko, lehenengoan klik egingo dugu (ziurtagiririk gabeko inskripzioa) eta parte-hartzailearen datuak beteko ditugu: izena, NANa, telefonoa… eta deskribapenean “landaketan parte hartuko dut” idatziko dugu.
  3. Amaitzen dugunean, erregistratzeko eta inskripzioaren egiaztagiria ateratzeko aukera izango dugu. Horrek joan-etorrian, gelditzen bagaituzte, erakusteko eta boluntariotza-jarduera horretan parte hartuko dugula justifikatzeko balio digu.

Hitzordua Tellaetxeko aparkalekuan izango da

1. txanda: 11:00etatik 12:00etara
2. txanda: 12:30etik 13:30era

Arropa eta oinetako erosoekin joatea gomendatzen da.
Jarduera erakunde ofizialek gomendatutako higiene- eta osasun-arauen arabera egingo da.

  • Twitter
  • Facebook