Pobrezia energetikoa, generoa energia, energiaren bermunizipalizazioa, energia burujabetza, menpekotasuna, energia segurtasuna….Hauek dira azken aldian berrietan irakurri zein lagunekin eztabaiadatua aurki ditzakegun hitzak. Gaur egungo energia arloan aldaketak nabariak dira, eta honek problematika zein zalantza berriak sortzen dizkigu.
Zer esan nahi du pobrezia energetikoak? Zein da energia arloko langileen egoera? Zein motatako energia erabiltzen dugu gure egunerokotasunean? Ba al dugu alternatibarik? Zergatik gertatzen dira hainbat eskubide urraketa energia proiektu handien inguruan? Zenbat energia behar dugu ondo bizitzeko?
Pentsa al dezakegu Euskal Herriko trantsizio energetiko batean, jasangarritasun, justizia sozial eta parte hartze prozesuen bitartez?
Ikastaro honekin galdera guzti hauei eta sortuko diren zalantza gehiagori ere erantzuna ematen saiatuko gara. Erantzun hauek bai akademiatik, bai herri mugimendu zein norbanakoengandik sortzea izango da helburua, denon arteko jakintza sortuz.
Helburuak:
- Lan eta Energia eredua ezagutzea. Zeinentzako egiten dugu lan? Nola eta zein baldintzetan?
- Generoa eta energia. Falokrazia energetikotik ekofeminismoaren bidean.
- Erregai fosilen ustiaketak sortzen dituen inpaktuak (ingurumen zein inpaktu sozialak) baloratu. Erregai hauen amaierak ekarriko dizkigun agertokiei buruz hausnartu.
- Energia berriztagarrien mugak eta aukerak aztertu.
- Eskala ezberdineko Trantsizio energetikoa bizi izan duten esperientziak ezagutu.
- Energiaren kudeaketa udaletatik egitearen onurak, pobrezia energetikoari aurre egiteko
Izen-ematea
Egitaraua
Hizlariak
Lekua
Babesleak
Ekainak 28 Junio
9:00-9:30 Dokumentazio entrega/Entrega de documentación
9:30- 11:30: Eredu energetiko berrirantz: plataformak eta kooperatibak.
/ Hacia un nuevo Modelo Energético : Plataformas y cooperativas
Hizlariak: Aitor Urresti eta Esther Muñoz
Dinamizatzailea: Álvaro Campos
11:30-12:00 Atsedenaldia/Descanso
12:00-14:00 Energia eta patriarkatua: emakumeen energia ikustezina/ Energía y patriarcado: La invisible energía de las mujeres
Hizlariak: Alba del Campo eta Monica Guiteras
Dinamizatzailea: Maitane Arri
14:00-16:00 Bazkalordua/Comida
16:00- 18:00 Energia eta lan mundua: Enpresak, langileak eta nekazariak/ Energía y mundo laboral: Empresas, trabajador@s y campesin@s
Hizlariak: Daniel Chavez eta Ainhoa Etxaide
Dinamizatzailea: Iñaki Barcena
Ekainak 29 Junio
9:30-11:30 Energia eta giza eskubideak, zenbat energia behar da ongi bizitzeko? / Energía y Derechos Humanos: ¿Cuánta energía para vivir bien?
Hizlariak: María Campuzano eta Miriam Garcia
Dinamizatzailea: Martin Mantxo
11:30-12:00 Atsedenaldia/Descanso
12:00-14:00 Energía berriztagarriak: teknologiatik haratago / Energías renovables: más alla de la tecnología
Hizlariak: Rodrigo J. Ruiz eta Leire Gorroño
Dinamizatzailea: Olatz Azurza
14:00-16:00 Bazkalordua/Comida
16:00-18:00 Energia burujabetasuna; nondik hasi? / Soberania energética: ¿Por dónde empezar?
Hizlariak: Xabier Zubialde eta Estitxu Villamor
Dinamizatzailea: Izaro Basurko
18:00-18:30 Amaiera eta Sintesia/Cierre del curso y SíntesisTRIPTICO_final