Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak ¿Energia berriztagarria eta autokonsumoa? izenburupean irteera gidatu bat antolatu du, ekainaren 26an, Amurrioko Aresketamendi parkera eta Likorraren Museoa bisitatzeko.
Irteerak 9:00etatik 18:00etara iraungo du, eta Renfe-Bidebietako geltokia izango da geralekua.
Prezioa: 15 euro helduentzat eta 5 euro adingabeentzat.
Izena emateko (nahitaezkoa da) 94 426 37 69 telefonora deitu edo ecologia@sagarrak.org helbide elektronikora idatzi.
Izena emateko epea ekainaren 23an itxiko da.
Animatu eta parte hartu!