Martxa (Lasarte-Oria): Gipuzkoako erraustegira

Datorren maiatzaren 14an, Eguzki, Donostia Bizirik, Ekologistak Martxan, Greenpeace eta Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, plataforma eta elkarte ekologistek martxa bat antolatu dute. Zubietako Erraustegiaz, Zer ez digute esaten? lelopean, Lasarte-Orian barrena ibiliko dira Zubietako errauskailuaren aurka protesta egiteko.

Hitzordua goizeko 11:00etan izango da, Okendo plazatik.

Elektrotxaranga eta Joaldunak izango dira.

Animatu eta parte hartu!

 

 

 

 

  • Twitter
  • Facebook