Fracking Ez

HERRI  EKIMEN LEGEGILEA

Baliabide ez konbentzionalen erauzketaren eta frackingaren aurkako Herri Ekimen Legegilea onartu dezala.  Zure laguntza beharrezkoa da bultzada eman diezaiogun! Arrazoiak asko dira, hona hemen batzuk:

  • Harria hausteko injektatutako ura, substantzia toxiko, alerjeniko, mutajeno eta minbizi-sortzaile ugari dauzka bere baitan.
  • Sustantzia toxiko guzti hauek lur gaineko eta lur azpiko ur garbietara igaro daitezke, guztiz beharrezkoak diren ur baliabideak kutsatuz.
  • Haustura hidraulikoak gasa duten harri geruzetan sortutako pitzadura luzeetatik substantzia toxikoen ihesa gertatzen da.
  • Frackinga eta baliabide ez konbentzionalen erauzteak ingurumenean emandako kalte eta arriskuekin harremantzen dituzten hainbat ikerketa zientifikoren agerpena.
  • Erauzketa planekiko gizartearen kezka handia dela isladatu da. Ondorioekiko arduratuta dauden pertsonengandik zein hainbat kolektiboengandik, burutu izan diren erantzunak anitzak izan dira, bereziki esploraziorako baimenak dituzten lekuetan.
  • Lurraldearen okupazioa.Haustura hidraulikoaren erabiltzen den lurraldean, bata bestetik hurbil dauden zulaketa plataforma ugari egin behar dira, plataforma bakoitzak zenbait hektarea hartuz. Honi gehitu behar zaio aktibitate honetarako beharrezkoak diren azpiegiturak eta errepideak
  • Gure lurraldean frackingaren aurkako ekimen guztietan eman izan den parte-hartze jendetsua, honen mugarritzat Gasteizko kaleetan egon ziren 13.000 pertsonak hartzen direlarik.

Sinatzeko lekuak:

– Ekoetxea (Pilota k 5, Alde Zaharra, Bilbo)
– EkoBaraka (San Juan 10, Barakaldo)
– Frackingaren kontrako bulegoa (Cercas Bajas 30, Gasteiz)

 

Informazio gehiago:

———————————————————————————————————————————————

Frackingi buruzko hitzaldiak Bilbon

Fracking Ez Bizkaiak eta Ekologistak Martxanek antolatutak

  • Maiatzak 13 : Kultur Etxea, Begoña, Bilbo. 19:30
  • Maiatzak 14: Kultur Etxea, Ibaiondo, Bilbo. 19:30
  • Maiatzak 20: Kultur Etxea, Castaños, Bilbo. 19:30
  • Maiatzak 21: Kultur Etxea, Otxarkoaga, Bilbo. 19:30

———————————————————————————————————————————————

4. EkoMartxa – Frackingen aurkakoa

Uztailar1959889_10152112139389215_1244910310_nen 11tik 27ra Ekologistak Martxan­ek eta Ecologistas en Acción erakundeak 4. Ekomartxa antolatzen dute. Paletziako lurraldeak, Kantabriako hegoaldea, Araba, Nafarroa eta Gipuzkoa bizikletaz zeharkatuko ditugu
eta besteak beste, fraktura hidraulikoaren (fracking­a ingele­sez) kontrako aldarrikapenekin bat egingo dugu eta jasanga­rriak diren proposamenak plazaratuko ditugu.

Gure helburua ez da bakarrik izango bizikletaz eta bideaz gozatzea, baita fraktura hidraulikoak suposatzen duen mehatxuari aurre egi­ten duten mugimenduekin bat egin eta lurra, ura, airea eta he­rrien defentsaren alde egitea ere.

EkoMartxaren ibilbidea:
  • Uztailak 11: Palentzia
  • Uztailak 12: Palentzia ­ Aguilar
  • Uztailak 13: Malgar ­ Aguilar
  • Uztailak 14: Aguilar ­ Reinosa
  • Uztailak 15: Reinosa ­ Espinosa
  • Uztailak 16: Espinosa ­ Quincoces De Yuso
  • Uztailak 17: Quincoces de Yuso ­ Kuartangoko Zuhatzu
  • Uztailak 18: Kuartangoko Zuhatzu ­ Gasteiz
  • Uztailak 19: Gasteiz ­ Kanpezu
  • Uztailak 20: Kanpezu ­ Lizarra
  • Uztailak 21: Lizarra (atsedenaldia)
  • Uztailak 22: Lizarra ­ Altsasu
  • Uztailak 23: Altsasu ­ Iruñea
  • Uztailak 24: Iruñea ­ Lekunberri
  • Uztailak 25: Lekunberri ­ Errenteria
  • Uztailak 26: Errenteria ­ Donostia
  • Uztailak 27: Donostia (agurra)

Argibide gehiago:
www.ecologistasenaccion.org/ecomarcha
– ecomarcha@ecologistasenaccion.org

1240351_10200745729270173_293233090_n1011908_10200276411897532_2103279713_nfracking