II NAZIOARTEKO TOPAKETAK . Trantsizio energetikoak: Iraunkortasuna eta Demokrazia

“Energia trantsizioak: iraunkortasuna eta demokrazia” topaketak TRADEBU proiektuaren barnean kokatzen dira. TRADEBU proiektua Ekologistak Martxan eta UPV-EHUren artean osatutako kontsorzioak bultzatzen du  eta Energia Trantsizioen inguruan dihardu, energiaren alorrean iraunkortasunerako eraldaketa demokratikoa nola burutu ikertuz. Aldaketa klimatikoa, erregai fosilen izaera mugatua, energiarekin erlazionatutako bestelako ingurumen eraginak edota energia pobrezia bezalako arazoak ikusita, energia ereduaren trantsizioa pentsatzeko eta planifikatzeko beharra ikusten da arlo akademiko zein sozial askotan. Proeiktuaren helburuetako bat gai honekiko eztabaida soziala burutzean datza eta helburu horren barruan kokatzen da azaldutako proposamena.

Topaketa hauetan ere alderdi politikoen arteko solasaldia bultzatu nahi dugu. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu gai honen inguruan alderdiekin eztabaidatzea eta erronka sozio-tekniko honen aurrean dituzten ideiak eta proposamenak ezagutzea. Bertan gure proiektuaren nondik norakoak azaltzeaz gain, alderdien parte-hartze aktiboa sustatu nahi dugu. Solasaldi hau galdera batzuetatik hasiko da, ostean eztabaida irekia sortzen.
Proposatutako galderak izango lirateke:

– Nola planteatzen duzue Euskal Herriaren deskarbonizazioa? Zer pausu eman beharko genituzke?
– Beharrezkoa ikusten al duzue energia kontsumo osoaren jeitsiera transtsizio iraunkor bat sustatzeko? Hala bada, nola burutuko beharko zen jeitsiera hori?
– Uste duzue energia eskubide sozial bat izan behar dela? Nola egin aurre energia pobreziari?

Antolatzailea:

Ekologistak Martxan – UPV-EHU

Laguntzailea:

ISF-MGI, Garapenerako Lankidetza Agentzia, Parte Hartuz, Ekopol, Gure Energia, Hitz Fundazioa

Izena emateko hemen


EGITARAUA

Ostegunak 22 –  Munduko adituak eta ekintzaileak

17:00: ” Piztu Aldaketabideo emanaldia

17:45-20:30: Hitzaldiak

-Tobias Haas y Conrad Kunze (Rosa Luxemburg Fundation– Alemania)

-Elisabeth Peredo (Trenzando Ilusiones, Bolivia)
-Moises Borges MAB (MAB Movimento dos Atingidos por Barragens, Brasil)
-Maria Campuzano (Xarxa per la Sobirania Energètica, Catalunya)
– Alfons Perez (ODG, Catalunya)
-Joao Camargo (Portugal)
-Alvaro Campos (Energia Gara)

-Xabier Zubialde (Sustrai Erakuntza)

Ostiralean 23  – Alderdi politikoekin eta sindikatuekin mahai ingurua

9:30-11:30: Alderdi politiko gonbidatuak

Equo: Florent Marcellesi

EH Bildu: Mikel Otero
PSE-EE: Natalia Rojo
PNV-EAJ: Xabier Ezeizabarrena

12:00 – 14:00:  Sindikatu gonbidatuak: 

ELA- Mikel Noval

ESK- Iñigo Antepara

LAB- Urtzi Ostolaza

EHNE- Andoni Garcia