Eurodiputatuak Lindanoz kutsatutako Oiolako urtegian

  • Marina Albioloiola marina josu2, Izquierda Unidako kidea eta Josu Juaristi Abaunz, EH Bilduko kidea, Izquierda Unitaria Europea/Izquierda Verde Nórdica Talde  Konfederaleko ordezkari moduan egon dira Oiolako urtegia bisitatzen,  lindanoaren arazoa aztertzeko.
  • Oiolako Urtegiaren Deskonexiorako Plataformak (OUD), Ekologistak Martxan, Eguzki eta Ecologistak en Acción taldeek Oiolara antolatutako bisita hau, Estatuko hainbat lekuetan aldi berean egingo diren ekintza koordinatuen parte da.

Barakaldo, 2015/11/27

Bilbao Chemical S.A., Inquinosa eta Transportes Bombín enpresek urteak daramatzate Lindanoa inungo kontrolik gabe isurtzen Estatu espainoleko hainbat zonaldeetan, tartean Sabiñanigo (Huesca), Borobia (Soria) eta baita gure esparruan, Barakaldon ere (Bizaia). Lurra, lurrazpia, ukuiferoak eta gainazaleko urak kutsatu dituzte, ibaietan ere kalteak ekarriz. Europear Parlamentuko Eskaera Batzordeak gai hau landu du behin baino gehiagotan  eta bertako zein beste batzorde batzuetako hainbat eurodiputatuk interesa azaldu dute.

Beraz, egoera honi irtenbide bat bilatzeko helburuarekin, Oiolako Urtegiaren Deskonexiorako Plataformak (OUD), Ekologistak Martxan eta Eguzki taldeek, bisita antolatu dute Oiolako urmaelera, gaur, azaroak 27, eurodiputatuekin batera. Aldi berean, Ecologistas en Acción-etik beste bisita batzuk eramango dira aurrera, tokian-tokiko taldeekin batera Sabiñanigon (Zaragoza) eta Borobian, (Soria).

Bisita honetara, datorren abenduaren 20ko hauteskude orokorretara aurkezten diren  udaletxeetako ordezkari zein alderdi politiko guztiei luzatu zaie gonbitea,  Lindanoak dakartzan arriskuen berri, arazoa dagoen puntuan bertan emateko asmoz.

Plataformaren deklarazioak:

Ezin dugu ahaztu:

  • Lindanoa (hexacloriciclohexano, HCH), inmunologi eta ugalketa sisteman kalteak dartzan kutsatzaile iraunkorra dela, garapena ere eragotziz.
  • Kantzerra ikertzeko Nazioarteko Agentziak IARC, HCH-aren alfa, beta eta gamma isómeroak, gizakiarentzako ustezko kantzer eragile moduan klasifikatu dituela.
  • Sustantzia kimiko honek aldaketak eragiten ditu hormonetan.
  • Ingurugiroarentzako zein gizakion osasunerako arrisku iraunkorra Dakar Lindanoak, eta ezin dugu ahaztu elikagadura katean zehar ere transmititzen dela.

Bisita honekin harreta deitu eta elkarrekin ondorengo helburuak lortzeko lan egitea beharrezkoa dela azpimarratu nahi dute:

1º Arazoa konpontzeko denon artean lan egin beharra dagoela, beraz, jarraipen batzorderako deialdia lehen bait lehen egitea premiazkoa da. 2º Lindano hondakinak isuri diren lekuak kokatu eta karazterizatu. 3º Kutsatutako zonalde guztien garbiketa osoa bermatu. 4º Isurketa hauengatik kutsatutako ibai eta zonaldeetatik, kontsumorako ura hartzea debekatzea. 5º Kutsatzaile hauek populazioarengan izan ditzaketen eragina neurtzea. 6ºArazoaren errudunei erantzunkizunak eskatzea (penalak, politikoak zein administratiboak). 7º Aipatutako neurriak hartzeko beharrezkoak diren aurekontu-sailak onartzea. 8º Informazioa,  denbora oro etaN modu argian ematea, baita egoera honi irtenbidea bilatzeko interesa duten bizilagun-elkarte, gizarte eragile eta talde ekologista guztien partehartzea bermatzea ere.

Informazio gehiago:    667936126

AGENDA ARAZOAK DIRELA ETA BISITAREKIKO INTERESA AZALDU BADUTE ERE, BERTARATU EZIN IZAN DIREN EURODIPUTATUAK. INFORMAZIOA IGORRI ETA BISITATIK ATERATAKO ONDORIOEN BERRI EMATEA ESKATU DUTE:

Maite Pagazaurtundúa (UPyD) ALDE

Ernest Urtasun (ICV) Grupo verde europeo

Josep Maria Terricabras (ERC) Grupo verde europeo

Eider Gardiazabal (PSOE) S&D

Izaskun Bilbao Barandica  PNV ( Grupo de la Alianza de los Demócratas y Liberales por Europa)

  • Twitter
  • Facebook