Izan bazkide

Ekologistak Martxanekin bat egin!

Ekologistak Martxanek egiten duen lana zure laguntzari esker egin dezake. Gauza asko egiten ditugu, baina zurekin, zure laguntzarekin, askoz gehiago egin genitzake.

Dakizun bezala, gure nortasun ikurra ekologismo soziala da: hau da, naturaren narriadurak zein aberastasunaren edo zainketa lanen bidegabeko banaketak kezkatzen gaituzte. Badago nahikoa baliabide denok, gizakiok eta gainerako izaki bizidunak, duintasunez bizi ahal izateko. Baina munduak ezin dio eutsi gizateriaren zati txiki baten gutizia, xahubide eta gehiegizko kontsumoari, gainerako pertsonen eta planetaren kontura.

Zure laguntza behar dugu mundu hau bidezkoagoa eta iraunkorragoa izan dadin. Ingurumenaren narriadura geldiarazteko, desberdintasun sozialak murrizteko eta bestelako aukera bidezko eta bideragarriak planteatzeko.

Hori dela eta, bazkide egiteko eskatzen dizugu (*). Modurik onena da gure eginkizunari ekonomikoki laguntzeko, eta horrek parte hartzen dugun kanpainen definizioan zeuk parte hartzeko eskubidea ere ematen dizu. Ekologistak Martxanen asteroko boletina “Astekaria”, – posta eleltronikoz bidaltzen dena-, “Ecologista” aldizkaria, Ecologistas en Acciónek egina eta lantzen ditugun beste material batzuk ere jasoko dituzu. Zurekin askoz gehiago egin dezakegu!

(*) Ekologistak Martxan Bizkaia, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/B/08831/2000 zenbakiarekin inskribatuta, urtarrilaren 8ko 1/2019 Dekretuaren arabera (2019ko urtarrilaren 14ko EHAA, 9. zk.) onura publikoko erakunde gisa aitortutako elkartea da, bere jardueren bidez interes orokorra sustatzen laguntzen baitu. Hori dela eta, jasotzen dituen ekarpen ekonomikoak, hala nola bazkideen kuotak edo dohaintzak, legeak ezartzen dituen desgrabazioen mende daude (ekarpen ekonomikoaren %20ko kenkaria PFEZn).

Bazkide izateko idatzi zure datuak:

    Izena eta bi abizenak:

    Helbidea (kalea, znbk, pisua):

    Herria:

    Posta kodea:

    Probintzia:

    Telefonoa:

    Posta elektronikoa:

    Sartu nire helbidea posta elektronikoz egindako bidalketetan, Bai edo Ez:

    Ekologistak Martxanek orri honen bidez iristen zaion informazioa gordetzen du, zure datu pertsonalak kudeatzeko eta bere ekimenei buruzko informazioa helarazteko.
    Datu babesari buruzko gure pribatutasun politika beheko estekan (*) kontsulta dezakezu.

    Pribatutasun politika onartu behar duzu:

    Pribatutasun politika onartzen dut, Bai edo Ez:

    Urteko kuota:

    (Orain urteko kuota 42 €koa da langabezian edo ikaslea bazara, eta 84 €koa da arrunta. Beste kantitate handiagoa adierazi dezakezu)

    Banku helbideratzeko datuak:

    IBAN (24 digitu):

    Titularra (Izena eta bi abizenak):

    NAN titularra:

    (*) Ekologistak Martxan Bizkaiko pribatutasun-politika:

    https://www.ekologistakmartxan.org/eu/pribatutasun-politika/