“Zero zabor” kanpaina

2017, martxoa

Jarraituitzazu Twitter-en

Barakaldon ZeroZabor

@ZeroZaborBaraka
Barakaldon ZeroZabor

2016

Ekologistak Martxanek eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak 5. zakarrontziaren hedapena defendatuko dute udalbatzan

2016ko apirilaren 27

EKOLOGISTAK MARTXANEK ETA BILBOKO AUZO ELKARTEEN FEDERAZIOAK, 5. ZAKARRONTZIAREN HEDAPENA DEFENDATUKO DUTE UDALBATZAN, MATERIA ORGANIKOAREN GAIKAKO BILKETA ERRAZTEKO.

+MOZIOA irakurri

Bilboko udalak, materia organikoaren gaikako bilketa auzo eta distrito guztietara zabaldu behar du denbora gehiagorik galdu gabe. Horrela eskatuko da, datorren ostegunean, apirilak 28, Bilboko Udaletxean eztabaidatu eta onartu dadin aurkeztutako mozioan. Ekologistak Martxanek eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak aurkeztu dute mozio hau, batera.

3 urte pasa dira dagoeneko konpromiso hau udalbatzan onartu zenetik eta ezin dugu denbora gehiago pasatzen utzi. Izan ere, esperientziak erakutsi duenez, materia organikoaren gaikako bilketa (zakar poltsa osatzen duten frakzioen %40a) funtsezkoa da birziklapenaren politikan aurrera egiteko. Masan jasotako hondakinen tratamendurako planta, TMB deritzona, (Tratamendu Mekaniko Biologikoaren planta) ez da ari izaten eraginkorra eta horrela erakusten dute Bizkaiko Foru Aldundiak publikatutako 2015 urteari dagozkion datuak. Bertan ageri denez, Bizkaian jasotako eta TMBra eramandako 174.535 tonetatik, 9.897 tona (%5,67) izan ziren soilik aukeratuak errekuperatutako material moduan eta 128.949 (%74) tona aldiz deuseztuak izan ziren, zabortegi (%35) edota erraustegien (%39) bitartez. Gainontzekoa tratamendu osteko uraren galerak izan ziren. Gehiago irakurri

2015

 informazio eta sensibilisazio postuak
– Apirilak 12: GORLIZ

– Apirilak 19: ORTUELLA

– Maiatzak 3: GERNIKA

– Maiatzak 9: SANTUTXU – BILBO

– Maiatzak 10: BALMASEDA

– Maiatzak 31: ERANDIO (Altzaga)

– Ekainak 6: BARAKALDO – ERREKATXO

–  Ekainak 20: ERREKALDE – BILBO

–  Ekainak 28: MUNGIA

–  Uztailak 16: SANTURTZI

– Uztailak 19: BARAKALDO

– Uztailak 25: AMOREBIETA

– Abuztuak 16: PORTUGALETE

– Bilboko Aste Nagusia

– Irailak 1: PLENTZIA

– Irailak 14: GALDAKAO

– Irailak 20: MUSKIZ

– Urriak 17 Y 18: BASAURI

– Urriak 16/17/18: DURANGO

– Azaroak 7: BILBO

– Azaroak 27-29: GETXO – LAS ARENAS – a

Sestao eta Trapagaran, datak baieztatzeko

“Bereizitako Materia organikoaren bilketa”

portada camapaña residuosEkologistak Martxanek Jatorrian bultzatu nahi du. Guztiz beharrezkoa da lehen urratsa bezala, hondakin organikoaren bilketa antolatzea, hau baita zaborraren zatirik handiena. Bizkaian esate baterako hondakin organikoa zaborraren %43,86-a da. Zaborraren zati handi hau ez dago zertan suntsitu beharrik, berreskuratu daiteke ongarri bezala, gure herrian koniferen monolaborantza eta azpiegiturak direla eta, higadura haundia pairatzen duen lurra ongarritzeko. Argi dago Bizkaian eta Euskal Herri osoan ere, lurrak materia organikoaren gabezia duela. Gainera uste dugu hau dela modu bakarra zaborretako gaikako bilketan aurrera egiteko, azken bi urtetako %37-%38 portzentaietatik %70-%80-etako helburuara heltzeko.

Zaborren arazoa gainditzeko gakoa beraz, gaikako bilketa indartsu bultzatzea da. Bizkaiko herrietan birziklajea derrigortzeko neurriak hartu behar dira, gaikako bilketa mailak handitzeko helburuarekin. Hocartel para webrretarako ez dugu inolako bilketa sistema baztertzen, hori bai, helburua argia izan behar du: etorkizunean gaikako bilketa zabor guztien %80-ra heltzea. Bilketa sistema udalerriaren errealitateari egokitu behar zaio eta herritarren partehartzea bultzatu behar da, hau baita onartutako bilketa sistema ondo funtzionatzeko gakoa. Jarraitu irakurtzen

Kanpainaren jarduerak ikusi hemen

Bereizitako Materia organikoaren bideoa

Zero zabor kanpainaren aurkezpena

Zero zabor  kanpainaren erakusketa


Kanpainarekin zer ikusia duten bideoak

La historia de las cosas

Un futuro sin desperdicios