Tag Archives: Arboles

Zuhaitz mozketa masiboaren praxi txarra ohitura bihurtu da Barakaldon

Ekologistak Martxanek bi eskaera aurkeztu dizkio Barakaldoko Udalari, Erriberako Parkeari eta Iberdrolak Ugarten duen proiektu berri bati buruzkoak. Erakunde ekologista kezkatuta agertu da hiriko zuhaitzen kudeaketan eta babesean udalak duen praxi txarragatik.

Ekologistak Martxanek Ibarrekolanda eta Deustuko parke eta plaza nagusietako balio naturalak ezagutzeko ibilaldi gidatua antolatu du

Ibilbidea Sarrikoko eta Bidarteko parkeetatik, Ibarrekolanda eta San Pedro plazetatik eta Bilboko auzo jendetsu horietan dauden interes naturaleko beste txoko batzuetatik igaroko da.
Hainbat geldialdi egingo dira ehun urtetik gorako zuhaitz handiez eta landare usaintsuen lorategiez gozatzeko eta gure hiri-inguruneko biodibertsitatearen alderdi eta erronka asko ezagutzeko, auzoen historia aurkitzearekin batera. Ibilbidea Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan) gidari naturalistaren eskutik egingo da.

Hiri-Arbolaren I. Astea, Basaurin #basaurikoarbolak

Sagarrak-ek Basauriko arbola esanguratsuak – #basaurikoarbolak» kanpaina abiarazi du, hiri-arbolen balioa nabarmentzeko, berauek zaintzeko, babesteko eta ugaritzeko beharra azpimarratzeko, eta, bide batez, gure administrazioei horretarako neurriak har zitzatela eskatzeko.

106 zuhaitz landatuko ditu Ekologistak Martxanek sekuoia bat moztearen ordainez

Iazko abuztuan, lehen geldialdi baten ondoren, sekuoia bat moztu zen (“Sequoiadendron giganteum”) San Eloy Ospitalearen inguruan. Bertan, lanak egiten ari ziren larrialdietako sarreran. Aleak ez zuen gaixotasunik, baina, agintari eskudunen arabera, erortzeko arriskua zegoen. Erabaki hori konpentsatzeko, herrian zuhaitz autoktonoak landatzea bultzatu zen.