Tag Archives: Ayuntamiento de Bilbao

Ekologistak Martxan-ek salatu du Bilboko Udalak egindako lanek Pagasarri mendia pixkanaka desnaturalizatzen laguntzen dutela

Uste du Bilboko Udalak alde batera utzi duela gune natural gisa mantentzea, eta hiri-parke edo Artxandaren antzeko aisialdi-gune bihurtzen ari dela. Ekologistak Martxan-ek eskatu du Pagasarriren kudeaketa-politika aldatzeko, igoera-pistak birnaturalizatzeko, farola berrien korronte-hartuneak kentzeko eta Bilboko birika berde hori naturgune gisa berreskuratzeko.

Bilboko Udalak Artxandako Zabortegiko lanak geldiarazi ditu

Gelditzeko agindua Artxandako Jarraipen Batzordeak jarritako salaketaren ondorio da (Ekologistak Martxan elkarteak, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak eta kaltetutako auzo elkarte batzuek osatutako plataforma), honek uste baitu obrak emandako baimena gainditzen ari zirela.