Tag Archives: barakaldo

Barakaldoko 2022ko Karmenak jaiak abian dira, parte hartu Bizizaleak txosna ekologistan!

Pasadan ostiraletik eta uztailak 17ra bitartean, Barakaldoko Karmenak jaiek denei gozaraziko diete proposamenez eta jardueraz betetako egitarau batekin. Dakizunez, Bizizaleak konpartsa ekologistak jai egunetan aldarrikapen-ukitua emateko txosna du. Gure taldean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta lagundu dibertsio eta aktibismo ekologistako egun hauetan.

106 zuhaitz landatuko ditu Ekologistak Martxanek sekuoia bat moztearen ordainez

Iazko abuztuan, lehen geldialdi baten ondoren, sekuoia bat moztu zen (“Sequoiadendron giganteum”) San Eloy Ospitalearen inguruan. Bertan, lanak egiten ari ziren larrialdietako sarreran. Aleak ez zuen gaixotasunik, baina, agintari eskudunen arabera, erortzeko arriskua zegoen. Erabaki hori konpentsatzeko, herrian zuhaitz autoktonoak landatzea bultzatu zen.

Izugarrizko arrakasta izan du ‘Gure baratzak zaintzen dituzten landareak’ ikastaroak

Barakaldoko ‘La Huertaka’ indartsu itzuli da. Ekologistak Martxan Barakaldo eta KCD GGKEaren eskutik, ‘Gure baratzak zaintzen dituzten landareak’ ikastaroa uztailaren 6tik 17ra burutu zen.  Leku askotatik (Kolonbiatik, Boliviatik, Ukrainatik, Magreb eskualdetik…) etorritako 19 pertsonek parte hartu dute. Proiektu honen kultura-aniztasunak lurra, ingurumena eta ekologismoa mundu osoko elementu komunak direla erakusten du. Covidek ezarritako prebentzio-neurri guztiak […]