Tag Archives: Bizizaleak konpartsa ekologista

Konpartsak sukaldaritza-tailerrak egunero egingo dituzte, Aste Nagusiko 43. Sukaldaritza Lehiaketa osatzeko

Bilboko Konpartsok – Bizizaleak Konpartsa Ekologista parte dena – Aste Nagusiko 43. Sukaldaritza Lehiaketa aurkeztu zuten atzo goizean, Bilboko Erribera Merkatuko sarrera nagusian. Bertan, Garazi Askazibar eta Iñigo Iglesias bozeramaileek azpimarratu zituzten lehiaketa gastronomikoaren aurtengo bereizgarriak: “tailerrak egunero, bertoko produktuak, aukera begetalak eta umeentzako Gastro Txiki eskola”. Bertan izan gara ere dozenaka konpartsakide eta hainbat sukaldari, chef, ume eta lehiaketa babesten duten zenbait eragileren ordezkariak.

Zatoz eta parte hartu Aste Nagusian gure Triangunean!

Gero eta gutxiago geratzen da 2022ko Aste Nagusia hasteko, eta Bizizaleak Konpartsa Ekologistatik, Sinkuartel Konpartsa Antimilitaristatik eta Mekauen elkartetik jarduera betetako egitaraua prestatu dugu gure festa-gunean, Triangunean.

Jabijo joan zaigu

Aste honetan Jabijok utzi gaitu, Bizizaleak konpartsa ekologistako kidea. Izan bekizu arina lurra, gure bihotzetan eramango zaitugu. Beti arte, lagun maitea!

Bizizaleak Konpartsa Ekologista topera dago udako jaietan

Bizizaleak Konpartsa Ekologista pil-pilean dago uda honetan eta horren adibide da 2022ko Barakaldoko Karmengo jaietan oso aktibo egon den gure txosna eta baita Bilboko Konpartsek antolatutako Konpartsakide Egunean izandako kolaborazio aktiboa ere.

Barakaldoko 2022ko Karmenak jaiak abian dira, parte hartu Bizizaleak txosna ekologistan!

Pasadan ostiraletik eta uztailak 17ra bitartean, Barakaldoko Karmenak jaiek denei gozaraziko diete proposamenez eta jardueraz betetako egitarau batekin. Dakizunez, Bizizaleak konpartsa ekologistak jai egunetan aldarrikapen-ukitua emateko txosna du. Gure taldean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta lagundu dibertsio eta aktibismo ekologistako egun hauetan.