
Europako Batzordeak Zaldibarko zabortegiko luizia aztertuko du
Ekologistak Martxanek, Zaldibar Argituk eta San Lorenzoko Auzo Elkarteak hondamendia ikertzeko egindako eskaera onartu egin du Europako Parlamentuak.
Euskal Herrian hondamendi ekologikorik handiena gertatu zenetik 6 hilabete betetzear zeudela, Ekologistak Martxanek, Zaldibar Argituk eta San Lorentzoko Auzo Elkarteak Europako erakundeetara jotzea erabaki zuten Zaldibarko zabortegiaren luizia ikertzeko eskatzeko.