
Aste honetan Ekologistak Martxan ezagutzera etor zaitez!
Aurten zerbait berezia egin nahi izan dugu Ekoetxera hurbil zaitezen eta gure egungo proiektuak bertatik bertara ezagutu ditzazun. Ostegunean, ekainaren 2an, bazkideei eta, oro har, bertaratzen diren pertsonei zuzenduta ate irekien jardunaldi bat egingo dugu, 19:00etatik 21:00etara. Bertan, EMko batzorde bakoitzeko kideak egongo dira zure galderak erantzuteko.