Tag Archives: energia

Ekologistak Martxan eta beste kolektibo batzuk argindarraren prezioaren igoera neurrigabea salatzeko manifestazioa egingo dute martxoaren 26an Bilbon

Datorren martxoaren 26an, larunbata, manifestazioa egingo da Bilboko kaleetan, ‘Sakeoari ez. Energiarako eskubidea’. Azken hilabeteetako tarifazo elektrikoaren aurrean, herri-mugimenduko hainbat eragileek dinamika hau aurkezten dute, argiaren prezioaren igoera lotsagarriak errudun boteretsuak eta ondorio mingarriak dauzkatela seinalatzeko.

Klima-aldaketari buruzko foru legea ez da nahikoa

Ekologistak Martxanek uste du ez dela nahikoa klima-aldaketari buruzko foru-legea, ez duelako fiskalitatea kontuan hartzen, eta hori funtsezko tresna da ekoizpen-moduak eta mugikortasun zein kontsumo ohiturak birbideratzeko.

Aste honetan ‘Sakeoari ez. Derecho a la Energía’ kanpainaren ekintzak jarraitzen dute, argindarraren prezioaren neurrigabeko igoerari aurre egiteko

Aste honetan ‘Sakeoari ez! . Derecho a la Energía’ kanpainak aurerra jarraitzen du, argiaren prezioaren neurrigabeko igoerari aurre egiteko. Martxoaren 11n, Zer dago argiaren prezioaren igoeraren atzean?, izeneko hitzaldia izango da La Bolsan, 16an Santiago plazan batzar irekia egingo den bitartean. Azkenik, martxoaren 26an manifestazioa egingo da Bilboko kaleetan zehar, Arriaga Plazatik 18:00etan aterako dena.

Sakeoari Ez. Derecho a la Energía

Gaur Pobrezia Energetikoaren aurkako egunean, “Sakeoari Ez, Derecho a La Energía” izendatu dugun dinamika aurkeztu dugu, inguruetako hainbat kolektibo ekologista, sindikatu, auzo elkarte, etxebizitza sindikatu eta gazte eragilerekin. Ekimen honen helburu nagusia azken hilabeteotan bizi dugun argindarraren prezioaren igoera salatzea da.

Ekologistak Martxan eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak irailaren 16an argiaren tarifaren aurka manifestatzeko deia egin dute

Argiaren prezioa maximo historikoak markatzen ari da egunez egun. Enpresa elektriko handien botereak, Iberdrola kasu, eta estatuko gobernuaren konplizitateak milioika pertsona pobrezia energetikora kondenatzen ditu. Horregatik, irailaren 16an, osteguna, arratsaldeko 19.00etan Iberdrola Dorrearen aurrean (Euskadi Plaza, Bilbo) antolatu dugun kontzentraziora dei egiten dugu.

Ekozinemaldia 2020ren dokumentalak online ikusteko aukera

Koronabirusa (COVID-19) geldiarazteko hartutako neurrien eta gure gain hartzen dugun erantzukizun sozialaren ondorioz, Euskal Herriko 15 herri eta hiritan programatutako Ekozinemaldia 2020 bertan behera uztera behartuta gaude. Aurten Tolosaz gain, Artean, Ataunen, Barakaldon, Basaurin, Bilbon, Donostian, Iruñean, Leioan, Lekunberrin, Lizarran, Ordizian, Oreretan, Zaldibian eta Zallan zeuden antolatuta emanaldiak.

Mundu mailako kanpainak : Brasil, Ekuador, Chevron, Monsanto

Zor Ekologikoko batzordetik jarraitzen dugu zenbait helburu bultzatzen, besteak beste Brasilen MABekin egindako harremana areagotzen, beste energia eredu bat aldarrikatzen eta sortzen eta, nola ez, urtegiak borrokatzen. Ekuadorreko beste erakundeekin batera Yasuniren babespena bultzatzen dugu eta alde horretatik kontsulta bat antolatzearen aurkako oztopoak salatu ditugu. Eta orain ospatzen diren Monsatoren mundu eguna eta Chevronaren aurkoarekin bat egiten dugu ere bai. Borrokak darrai!