
Energia berriztagarrien proiektu handien uholdeak trantsizio energetiko justu eta ekologikoa arriskuan jartzen du
Energia berriztagarriak instalatzeko proiektuen uholdea ikusita, Ekologistak Martxan taldeak teknologia horiei buruzko bere jarrerak plazaratu ditu laburpen-dokumentu baten bidez.
Ezinbestekoa da ekonomiaren beharrezko deskarbonizazioa biodibertsitatearen babesarekin, justizia sozialarekin eta lurralde-orekarekin bateragarri egitea.