Tag Archives: globalizaci

NDF ez da irtenbidea, arazoa baizik. NDF Bilbotik eta mundutik at!

NDFa etorri zen estatura, eta hain zuzen ere Bilbora martxoaren 3an. Nola ez, gure oposaketa adierazi genion. Bilbora zetorrenean, argi zegoen bere lagunak nortzuk ziren : Espainiako gobernua eta hemengo transnazional eta banku gailenak. Hemen ere, mailegua eman aurretik, zenbait herritan (1980ko hamarkadan sinatutako Washingtoneko Akordioak eragin handiak izan zituen Latinoamerikan, Asian eta Afrikan) inposatu zituzten neurri berberak (egiturazko doiketak) inposatzen dituzte: murrizketak, pribatizazioak, kaleratzeak eta abar. Orain horren ondorioak jasaten ditugu