Tag Archives: Lindane HCH

Lindano eta Pestiziden Nazioarteko XIV. Foroa antolatu dute Zaragozan, ekintza eraginkorrak eskatzen dituzten ekologisten begiradaren aurrean

Mundu osoko dozenaka aditu bilduko dira otsailaren 21etik 24ra Zaragozan, gure uretan dagoen toxiko iraunkor eta kantzerigeno honen arazoa aztertzeko. Foroan dauden Galiziako, Aragoiko eta Euskal Herriko Ecologistas en Acción taldeko kideek kezkagarritzat jotzen dute lindanoaren arriskuaren aurrean pertsonen osasuna bermatzeko beharrezkoak diren ekintza-planik eza.

Ekologistak Martxan taldeak gure iturrietako ura azkenean seguruagoa izatea ospatu du

Erakunde ekologistak nabarmendu du kontraesana zegoela giza kontsumorako urei buruzko Europako eta Espainiako araudian HCH-Lindano balioak lurrazaleko uretarako ezarritakoak baino 2,5 gehiago izatea. Azpimarratu dute beharrezkoa dela botilako urari buruzko legeria parekatzea, iturriko urari dagozkion muga-balioak aplikatuz, paradoxa hori zuzentzeko.