Tag Archives: Lindano

Bilboko Udalak Artxandako Zabortegiko lanak geldiarazi ditu

Gelditzeko agindua Artxandako Jarraipen Batzordeak jarritako salaketaren ondorio da (Ekologistak Martxan elkarteak, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak eta kaltetutako auzo elkarte batzuek osatutako plataforma), honek uste baitu obrak emandako baimena gainditzen ari zirela.

Lindanoak ondare toxiko baten oraina izaten jarraitzen du

Ekologistak Martxanek lindanoak eragindako kutsadurari buruzko txosten berria argitaratu du. Azterlanak Trantsiziorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren 2019ko azken datuak eskaintzen ditu.
Analisiak kutsatzaileak nahiz eta duela hamarkada batzuetatik debekatuta egotea ibaietan eta lurpeko uretan irauten duela erakusten du.
Datuek zaintza areagotzea beharrezkoa dela eta arrisku toxiko hori murrizteko eta ezabatzeko neurriak ezartzea erakusten dute.

Talde ekologistek eta auzo elkarteek manifestu bateratua sinatu dute Artxanda Aktibatzeko Planari buruz

Artxanda -aktibatzeko Planari buruzko manifestua Auzo-elkarteek (Herri-Bideak Kate-barik Elkartea eta Erandioko Auzokoak Herrikoi Elkartea, Artxandako Auzo Plataforma, Deustuko Zubi Artean Elkartea, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa, Uribarriko Gure Etxea) eta talde ekologistek (Ekologistak Martxan Bizkaia, Zero Zabor Bizkaia elkargunea) euren jarrera adierazi dute Bilboko, Erandioko eta Sondikako udalek burututako Artxanda Aktibatzeko Planaren aurrean.

Lindanoa autonomia-erkidego gehienetako lurzoru eta ibaietan aurki daiteke oraindik

Ecologistas en Acción-ek ‘Lindano, ondare toxiko baten orainaldia’ txostena aurkeztu du; HCH-lindano pestizida 2017an eta 2018an ia arro hidrografiko guztietan oraindik aurki zitekeen egiaztatu du ikerketak, eta, jarduketarik eta neurririk ez direnez eman, litekeena da gaur egun ere egotea.
Honako paradoxa hau ematen da: giza kontsumorako uraren kalitateari buruzko arauak ez direla azaleko uren ingurumen-kalitateari buruzko eskakizunak bezain zorrotzak.
Kutsatutako lurzoruen inguruetan dauden zuhaitz-egurrean HCH-lindano kontzentrazio handiak aurkitu diren berri eman du txostenak.

Bizkaia eta Huescako baso batzuetako zurak lindano kontzentazio handiak ditu

2019an, Euskal Herriko eta Huescako basoetako egurraren laginak jaso zituzten Ekologistak Martxan eta Ecologistas en Acción taldeek, hurrenez hurren; izan ere, eremu horietatik gertu isurtzen ziren lindanoa ekoizteak zekartzaten hondakinak. Laborategi batera eraman zituzten aztertzeko, eta hainbat laginek lindano kontzentrazio handiak zeudela adierazi zuten: 3,64 mg/kg Enekurin (Bilbo inguruan), 6,47 mg/kg Jatan (Armintzan, Bizkaian) eta 0,94 mg/kg Sabiñanigon (Huescan).

Ekologistak Martxan taldeak Santo Domingoko zabortegian lindanoa dagoela salatu du

Hondakin arriskutsuen kudeaketa eta lindanoz kutsatutako zabortegiei buruzko ikerketarekin jarraitzen du Ekologistak Martxan taldeak. Oraingo honetan, Alto de Santo Domingon dagoen zakartegian aurkitu du lindanoa elkarte ekologistak. Zabortegia itxita dago jada, baina haren substantziek urak eta inguruan bizi diren pertsonak kutsatzen jarrai dezakete.

Ekologistak Martxan-en azalpena, gaur, 2020/02/19, Radio Euskadiko Boulevard saioan ‘euskofake’ edo ‘fakenews’ talde ekologistak emandako informazioaren aurrean

Ekologistak Martxan taldeak Zaldibarko zabortegian lindanoa zegoela susmatzen zuen, taldeak egindako ikerketen ondorioz.
– Lindanoa tenperatura altuetan fosgenoan deskonposatzen da; gas hilgarria da, suteak daudenean gerta daitekeena. Ekologistak Martxan-ek Zaldibarko zabortegian lindano kutsatzailea zegoela susmatu zuenean, bertan sute bat izateko arriskuez ere pentsatu zuen;