Tag Archives: Macrocranjas

(Iritzia) Abeltzaintza industrialaren hedapena Nafarroan, arazo iturri larria

Gero eta nabariagoak dira abeltzaintza industrialari lotutako inpaktuak: gizarte-, ingurumen-, klima-, osasun- edo animalia-ongizate-arazoak, tokiko eta planeta-mailan oso ondorio larriak dituztenak. Hala ere, eredu hori etengabe hazten ari da. Espainiako estatua Europako eta Txinako haragi- eta esneki-fabrika bihurtu da.

Elikadura burujabetzaren alde eta makroetxaldeen aurkako manifestazioa

Nafarroan lur emankor, ur erreserba eta klima anitz ditugu, askotariko elikagai- sistema biologikoak, jasangarriak eta bertakoak edukitzeko toki ezin hobea da, gainera datozkigun krisi klimatikoei, energetikoei eta elikagaien krisiei aurre egin ahal izateko. Hala ere, egun planetaren muga biofisikoen eta gure ekosistema propioaren kontrako norabidean goaz axolagabean.