Tag Archives: mar

Itsaso eta errekak garbi eta bizirik

Ekologistak Martxaneko Diosa Maat belaontzia Ondarroan izan da itsaso eta erreka osasuntsuen aldeko aldarrikapena egiteko. Ondarroa 12 Milia elkarteko kideekin izan da arrantza jasangarriaren alde egiten duten lana ezagutzeko asmoz. Mutriku Natur Taldearekin batera, Mijoa errekaren saneamendu falta salatu du eta gogorarazi iazko Bandera Beltzen txostenean agertu arren, oraindik orain konponbiderik gabe jarraitzen duela.