Tag Archives: Pagasarri

Ekologistak Martxan-ek salatu du Bilboko Udalak egindako lanek Pagasarri mendia pixkanaka desnaturalizatzen laguntzen dutela

Uste du Bilboko Udalak alde batera utzi duela gune natural gisa mantentzea, eta hiri-parke edo Artxandaren antzeko aisialdi-gune bihurtzen ari dela. Ekologistak Martxan-ek eskatu du Pagasarriren kudeaketa-politika aldatzeko, igoera-pistak birnaturalizatzeko, farola berrien korronte-hartuneak kentzeko eta Bilboko birika berde hori naturgune gisa berreskuratzeko.

Peñascal harrobia berreskuratzea eta ekonomia zirkularra.

Aste honetan, Imanol Pradales diputatuak Peñascaleko harrobiaren berreskurapena aurkeztu du. Harrobia Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidearen indusketekin bete da, Supersur izenez ezagunagoa dena, eta harizti bat sortzeko zuhaitz eta zuhaixkekin birlandatu da. Pradales jaunak uste du ekintza hau neurri berritzailearen, “Berdearen” eta ekonomia zirkularraren adibide ona dela.

Uxaldi arriskutsuak Pagasarrin

Pagasarri mendiguneko Bolintxu haranan basurdeak ehizatzeko uxaldi bat gin dutela salatzen du Ekologistak Martxanek.
Tamalez, aurreko igandean, azaroaren 29an, Pagasarrira, Arnotegi eta Bolintxu aldera, hain zuzen ere, igo zuten milaka pertsonek basurdeak ehizatzeko uxaldi batekin topo egin zuten: tiroak, zarata, bide batzuetan eskopetak zeramatzaten ehiztariak…