Tag Archives: recurso

Mina Mugaren aurkako gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu dira

Bal d ‘Onsella eta Erreniega mendilerroko Potasako Meategien Aurkako Plataforma Unitarioak, Sustrai Erakuntza Ekologista Ekintzaileekin eta Lanaren Konfederazio Orokorrarekin (CGT) batera, gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu du Mina Muga ustiatzearen aldeko ebazpenaren aurka, tartean diren hiru administrazioetan.

Plataforma honek uste du Geolocali enpresak aurkeztutako proiektuak ez dituela beharrezko bermeak, eta eskatu egin beharko liratekeela, Mina Mugak izango lituzkeen ezaugarriak eta tamaina dituen meategi bat irekitzeko.