Tag Archives: transporte

“AHTa diskurtsiboki hilda dago eta zombie bat bezala mantentzen da”

Atzo, Josu Larrinagak, UPV/EHUko irakaslea eta Ekopoleko kidea, hitzaldi interesgarria eskaini zuen atzo Ekoetxean. Bertan, Zombies prometeícos. Sobre la narración obsoleta de los proyectos faraónicos izenburuarekin “Prometeismo” delako hitz edo marko kognitiboa jorratu zuen eta nola sinesmen itxu horrek “pentsatzen eramaten digu gizakiok natura menpe dezakegula, teknologiaren bidez.

Zergatik babesten dugu bidesaria?

Bidesariaren ordainketa klima-aldaketari aurre egiteko modu bidezkoa eta birbanatzailea da. Horretarako, bidesarien kudeaketa publikoa izan behar da eta haien onurak garraio publikoaren eta funtsezko zerbitzu publikoen finantzaketa handitzera bideratu behar dira. Arrazoi horiengatik guztiengatik, ahalmen handiko bideetan ibilgailuen garraiorako bidesaria babesten dugu.

Martxoaren 14tik apirilaren 30era, hiriko airearen kutsadura %50 jaitsi da Euskal Herrian

Leuntze faseak gauzatzeko, Ekologistak Martxan taldeak jardunbide egokiak mantentzea proposatzen du, hala nola, hurbileko erosketa, borondatezko telelana eta administrazio elektronikoa, herri barruko abiadura-muga orduko 30 kilometrora jaistea, oinezkoen eta bizikleten mugikortasun aktiboa indartzea eta garraio publikoa bermatzea finantzaketa-lege baten bidez.

Murriztapenak gorago jo dute apirilean; izan ere, Euskal Herrian eman diren bataz besteko ehunekoak izan dira %58 Gasteizen, %54 Iruñean, %49 Donostian eta %46 Bilbon. Beherakada hori bide garrantzitsuetan nabaritu da batez ere, hala nola, Gurutze Plazan, Gasteiz Etorbidean, Easo eta Ategorrietan eta María Díaz Haroko kaleetan.

COVID-19 ondoren ere garrarioaren deskarbonizazioari ekin beharko zaio

Eskutitz baten bidez, Ekologistak Martxan taldeak automobilgintzak flota berritzea sustatzeko eta helburu klimatikoak murrizteko egindako eskaerei jaramonik ez egiteko eskatu dio Gobernuari.
Baliabide publikoek krisiak gutxien kaltetu dituenei autoa estreinatzen lagundu ordez, gizarte eta osasun zerbitzuak indartzeko, baita pertsonak ere salbatzeko erabili beharko lituzke adierazi du erakunde ekologistak.