
Zaldibarko zabortegiko luizia ez da istripua izan, hondakinak kudeatzeko ereduaren ondorioa baizik
Lehenik eta behin, familiaren eta lurperatutako bi langileen (Alberto eta Joaquinen) lankideen sufrimenduarekin elkartasuna adierazten du Zero Zabor Bizkaia elkarguneak.
Gertatutakoa ez dela istripu bat izan, baizik eta Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinak kudeatzeko darabilten ereduaren ondorio latza salatu nahi dugu.