AHTaren aurkako mendi martxa Nafarroan (Martzilla – Tafalla)

When:
2019-11-23 @ 8:45 – 2019-11-24 @ 9:00
2019-11-23T08:45:00+01:00
2019-11-24T09:00:00+01:00
Where:
Martzilla
Contact:
mugitu2@gmail.com 
628243066
AHTaren aurkako mendi martxa Nafarroan (Martzilla - Tafalla) @ Martzilla
 
Datorren azaroaren 23 eta 24an Mugitu! Mugimenduak  arteko AHTaren lan eremuetatik barna mendi martxarako  deia egiten du.
Ez ahaztu izena emateko azken eguna hilak 20, asteazkena dela. Izena eman 
Etorri gurekin mendi martxara!!! AHTaren aurkako desobedientziara batu!!!
                     MUGITU! MUGIMENDUA
 

URRATSEZ URRATS TXIKIZIOA GELDITU ARTE

Datorren azaroaren 23 eta 24an Mugitu! Mugimenduak Martzilla, Erriberri eta Tafalla arteko AHTaren lan eremuetatik barna mendi martxa batera dei egiten du. Ekimen honen helburu nagusia herri hauen arteko AHTaren egitasmoa ikusaraztea eta lan horiek lurraldean eragiten ari diren kalte itzelak baieztatzea da. Suntsitzailea, xahutzailea eta alferrikakoa den azpiegitura eraikitzeko lan horiek, pittinka-pittinka Nafarroa suntsitzen ari dira  Eta ez gara gu hori diogun bakarrak. Hamaika azterketa tekniko eta Europako zein Espainiko Kontu Auzitegien ebazpenek Espainiko abiadura handiko proiektua egundoko aldrebeskeriatzat jotzen dute.

Inolako errentagarritasun sozialik ez duten eta herritarren gutxiengo batentzat soilik baliogarriak diren AHTaren lineetan diru publiko mordoa xahutzen ari da, bidaia-txartelak dirulaguntzez ordainduz, mantenu gastu ikaragarriekin eta ohiko trenaren desegitea ekarriz.

Hau ulertu ahal izateko begiz jo behar dira AHTaren mafia osatzen duen eraikuntza alorreko lobbyaren presioa (hainbat enpresatako 50etik gora exekutibo auzitegien ikerketapean daude) eta herritarren interesak defendatu ordez, azpiegitura handiak, hauteskundeak irabazi, esleipenetan iruzur eginez aberastu eta ate birakariak erabiliz enpresa handietan luxuzko jubilazioak lortzeko erabiltzen dituzten zorigaiztoko politikariak.

Urtez-urte dirauen diru publikoaren etengabeko xahuketa honek osasungintza, hezkuntza, pentsioak eta jendarte politika bezalako alor publikoetan murrizketak dakartza. Finean, AHTak haien benetako aurpegia azaleratzen du: Estatuaren zorpetzea, xahuketa, ustelkeria eta lurraldearen txikizioa.

Eta hori guztia, larrialdi klimatikoa, baliabideen agortzea eta jendarte krisia indarrean daudela gertatzen ari da. Baina hondamendira garamatzaten makroazpiegitura hauek eta sistema sozioekonomikoa zalantzan ipini ordez, politikariek berdin jarraitzen dute: “jasangarritasun”, trantsizio energetikoa”, “aldaketa klimatikoaren aurkako politikak”… bezalako hitzez ahoa bete baina garapenkeria eredu berdinari eutsiz. Horregatik zur eta lur uzten gaitu Uxue Barkos larrialdi klimatikoaz hizketan entzuteak, lehendakaria zela AHTaren lanak eta bestelako makroazpiegiturak indartsu sustatu zirenean. Lotsagabekeria gaiztoa eta espero dezagun egunen batean euren erantzukizuna aitortu behar izatea.

Herritarren parte hartzea eragotzi duten eta errentagarritasun azterketarik ez duen proiektu honen inposaketaren aurrean Mugitu! Mugimenduak dei egiten du azpiegitura honen lanetara egingo den datorren mendi martxan parte hartzera. AHTaren aurkako desobedientziarekin bat egin!

http://mugitu.blogspot.com/

 

EGITARAUA

+Azaroaren 23, larunbata: MARTZILLA – ERRIBERRI

-10:00. Irteera Martzillako tren geltokitik.

-11:30. Hamaiketako autogestionatua.

-14:30. Bazkaria. Nork bere kontu.

-16:30. Helmuga Erriberrin.                                                                                                                                -21:00. Afaria pilotalekuan antolakuntzaren eskutik.

-22:00. Musika ekitaldia. Ondoren pilotaleku berean lo eginen dugu.

 

+ Azaroaren 24, igandea: ERRIBERRI -TAFALLA

-8:00. Erriberriko pilotalekuan gosaria antolakuntzaren kontura.

-9:00. Pilotalekutik irteera Monte Planoruntz.

11:30. Monte Planon hamaiketako autogestionatua.

-15:00. Tafallako helmuga. Bazkaria antolakuntzaren kontura

XEHETASUN PRAKTIKOAK

 +IZEN- EMATEAK

 Otordutarako jakin behar da partehartzaileen kopurua. Hori dela eta, aldez aurretik izena eman behar da. Muga data: azaroak 20, asteazkena   Tfnoa: 628243066 / posta-e: mugitu2@gmail.com

+ ERAMATEKO MATERIALA                                                                                                             

Bizkar zorro handian lo zakua, estera, aldatzeko arropa eta abar sartuko ditugu. Hori guztia antolakuntzaren furgonetan eramanen da eta etaparen helmugan itzuliko zaigu. Honetaz gain, partehartzaile guztiek bizkar zorro txikia eramanen dute soinean etapan zehar behar dugun guztia eramateko: janaria, ura, xira eta abar.

+ OTORDUAK

Larunbateko hamaiketako zein bazkaria eta igandeko hamaiketakoa norberaren kontura. Antolakuntza larunbateko afaria eta igandeko gosaria zein bazkariaz arduratuko da.

Salneurriak:

15 €: 2 eguneko txartela: larunbateko afaria eta igandeko gosaria zein bazkaria sartzen dira.

-8 €: Otordu bakarreko txartela: larunbateko afaria edo igandeko bazkarirako balio du.

-2 €: Igandeko gosarirako.

Txartelak martxan zehar salduko dira. Martzillarako zein Iruñerako garraioak ez daude txartel hauetan sartzen.

+ PARTEHARTZAILEEN GARRAIOA IRUÑETIK MARTZILLARA LARUNBATA 23AN

Hitzordua: Iruñeko tren geltokian goizeko 8:30ean, bizkar zorro handiak antolakuntzaren furgonetan sartzeko. Partehartzaileek goizeko 9:17ean trena hartuko dute.

+ PARTEHARTZAILEEN  ITZULTZEA TAFALLATIK IRUÑERA IGANDE 24EAN 

Trenez: 19:20ean irteera.

Busez: Irteerak 17:20, 19:15 eta  20:20ean.

+ GARRAIO PUBLIKOAREN BESTE ZERBITZUAK

Lehen eguna soilik egin eta itzuli behar duenak ba du aldiriko  tren bat itzultzeko 21:08ean Erriberritik Iruñera.

Bigarren eguna soilik egin ahal duenak badu autobus bat Iruñetik 7:15ean abiatu eta Erriberrira 7:55ean iristen dena, beste partehartzaileekin gosaltzera iritsiz.

                           

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Twitter
  • Facebook