Auzolana (Astrabudua): Astrabuduko hezegunearen garbiketa

When:
2020-03-01 @ 10:00 – 13:00
2020-03-01T10:00:00+01:00
2020-03-01T13:00:00+01:00
Where:
Parking Lidl
Astrabudua

Martxoaren 1ean, igandean, 10: 00etan Astrabuduko ibarreko hezegunean auzolan bat egingo dugu. Udondo ibaiaren ertzean Lidetik Eroskiraino aurkituko ditugun hiri-hondakin solidoak, H.H.S., kenduko ditugu. Informazio-ohar bat helarazi diegu supermerkatu horiei eta publizitate-hesien arduradunei, kontrolik gabeko hondakinak zaindu behar baitituzte inguruan, haiek baitira, neurri handi batean, hezegunera iristea errazten dutenak.

Parte hartzeko izena eman behar da herribideakkatebarikelkartea@gmail.com helbidean edo 674604300 zenbakian, izena emateko azken eguna otsailaren 28a, ostirala, da.

  • Twitter
  • Facebook