Bizikleta ikastaro taillera

When:
2020-09-21 @ 16:00 – 2020-09-25 @ 20:30
2020-09-21T16:00:00+02:00
2020-09-25T20:30:00+02:00

Bizikleta ikastaro taillera

Hizkuntza: Gaztelaniaz eta euskaraz partaideek eskatzen badute
Lekua: San Juan kalea, 10 (Barakaldoko Ekoetxea)
Egunak: irailaren 21tik 25ra
Ordutegia: 16:00 – 20:30
Izena emateko epearen amaiera: irailaren 17a

Toki mugatuak: 12 pertsona

COVID19ko neurriak:
Bizi dugun egoera dela eta, higiene- eta babes-neurriak ezarriko dira ikastaroko funtzionamendu egokia bermatzeko, segurtasunari dagokionez:
– Pertsonen arteko 2 mentroko segurtasun-tartea mantentzea
– Maskara nahitaez erabiltzea
– Garbiketa eta desinfekzioa ezarritako protokoloen bidez

Irakasleak: Javier Umaran Muñoz y Ekaitz Rodriguez Caballero

Javier Umaran Muñoz Biziz Bizi elkarteko kidea da 1997atik aurrera. 2003tik elkarteak pertsona helduei bizikletan ibiltzen irakasteko eta trafikoan ibiltzeko egiten dituen ikastaroetan parte hartzen du. Elkartean egiten diren oinarrizko mekanikako tailerrak ere ematen ditu.

Urban Biken eskuz bizikletaren erabilerari buruzko ikastaroak ere eman ditu Bilbon,
Bilboko Udala zein EVErentzat, baita Irunen ere, 2012an Atizza enpresarekin, lehen hezkuntzako 6. mailako (12 urte) haurrentzat. Bilboko bizikleta publikoetan (Bilbon Bizi) eta Urban Bike enpresan mekanikari, gidari eta bizikleta garraio lanetan ere aritu da hainbat urtez. Gainera, elkartearekin lankidetzan aritzen da hirian zehar egiten diren jarduera, hitzaldi eta ibilaldietan, baita estatuko hainbat hiritan bizikletak deitzen dituen batzarretan ere.

Bere zaletasunen artean alforjen zikloturimoa nabarmentzen da, Europan eta Europatik kanpo bidaiak eginez eta Conbicik prestatzen dituen zikloturisten topaketetan parte hartuz.

Ekaitz Rodriguez Caballero Biziz Bizi Hiriko Txirrindularien Elkarteko kidea da duela gutxi. Bilbon emandako bizikletan ibiltzen eta errepidean ibiltzen ikasteko ikastaroaren hainbat ediziotako prestakuntza-programetan parte hartu du irakasle gisa. Elkarteak antolatutako hainbat jarduera, martxa eta ekitalditan ere parte hartzen du, bizikleta hiriko garraiobide iraunkor gisa arduraz erabiltzea sustatzeko.

15 urtez Erresuma Batuan bizitzen egon zen eta han Cranks Txirrindularitza Kooperatiban parte hartu zuen. Bertan, hiriko txirrindulariei laguntzeko eta prestatzeko hainbat jarduera eta tailer egiten zituen.

MATRIKULA OSATZEKO BALDINTZA:
Behin ikastaroan onartua izanda eta matrikula balidatzeko, beharrezkoa da 20,00€ko fidantza ordaintzea. Klaseen % 80ra bertaratuz gero, dirua itzuliko zaizu.


Ordaintzeko kontu korrontea: Laboral Kutxa 3035-0097-81-0970033400
Titularra: Ekologistak Martxan

*Ordainketaren agiria eta izenemate orria helbide honetara bidali: barakaldo@ekologistakmartxan.org

IZENA EMAN:

Izen-Abizenak / Nombre y apellidos

Mugikorra / Móvil

E-mail

Formakuntza / Formación

Lanpostua / Trabajo actual

Zer espero duzu lortzea, ikastaro honetan parte hartuta? / ¿Qué esperas del curso?

Nola izan duzu ikastaroaren berri? / ¿Cómo te has enterado del curso?

Ekologistak MartXaren eta KCD GGKEn informazioa jazo nahi duzu? / ¿Deseas recibir información de Ekologistak Martxan y KCD ONGD?
Bai / SíEz / No

Datu pertsonalak:
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa betetze aldera, partaideen datu pertsonalak honetarako soilik erabiliko direla jakinarazten da. Fitxategian jasotako zuri buruzko datuak eskuratu, deuseztatu, zuzendu eta haien aurka jotzeko eskubidea duzu. Hiru bide dituzu horretarako: eskabidea posta elektronikoz bidaltzea barakaldo@ekologistakmartxan.org edo info@kcd-ongd.org helbidera.

  • Twitter
  • Facebook