Hitzaldia: Kolonbiar Amazoniako ingurumen defentsa eta jazarpena

When:
2019-12-13 @ 19:00 – 21:00
2019-12-13T19:00:00+01:00
2019-12-13T21:00:00+01:00
Where:
La Bolsa Udaltegia
Pelota 10
(Alde zaharra
Bilbo)
Contact:
Amnistia Internacional, TRADENER & Ekologistak Martxan.

Bilboko Amnesty International, TRADENER eta Ekologistak Martxan taldeok Gustavo Pérez, haren egoera eta lana ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Gustavo lurraldearen eta Giza Eskubideen defendatzailea eta lider aktibista da Kolonbian eta Amnesty Internationaleko Giza Eskubideen defendatzaileen programaren babespean dago. Bera eta bere familiak bere herrialdean jasaten zuten jazarpenaren ondorioz, migratzera eta asiloa eskatzera behartuta ikusi du bere burua.

Egoera hori ikusarazi eta kolektibo horiek jasaten dituzten Giza Eskubideen urraketak salatzeko, gure taldeak informazio-hitzaldia antolatu du datorren ostiralean, abenduaren 13an 19:00etan, Bilboko La Bolsa eraikinean. Hitzaldian Ekologistak Martxan erakundeko ordezkari bat ere izango dugu, Martin Mantxok aspaldi dabil Kolonbiak pairatzen duen espoliazio energetikoa eta honek komunitate indigenen eta nekazarien bizitzan duen eragina aztertzen.

  • Twitter
  • Facebook