ERAKUSKETA “Hazkundearen mugak”

When:
2017-11-14 – 2017-11-28 all-day
2017-11-14T00:00:00+01:00
2017-11-29T00:00:00+01:00
Where:
Museo de Educación Ambiental de San Pedro,Iruñea


Azaroaren 14tik 28 ra, Iruñeko San Pedro Ingurumen Hezkuntzako Museoa
12 panelek osatzen dute erakusketa. Helburua da krisi energetikoa eta ingurumenezkoari buruz kontzientzia hartzea. Valladolideko Unibertsitatearen Dinamika eta Energia taldeak, Entrepueblos-ek eta Ecologistas en Acción-ek prestatu dute erakusketa.  Iruñeko Ekologistak Martxan-ek eguneratutako erakusketa aurkezten du, euskaraz eta  erdaraz. Panelak hobeto ulertzeko bi gidatutako bisita izanen dira: azaroaren 14an euskaraz eta 21ean, erdaraz, 18:30tik 20:00era. San Pedro Museoan izan ondoren, erakusketa hau kolektibo zein eskolen eskura egonen da; beraz erretserbatu nahi duenak idatz dezala ondoko helbidera irunea@ekologistakmartxan.org . Aldi berean, erakusketa eskuragarria egonen da PDF formatoan Nafarroako Ekologistak Martxaneko blogean.
Erakusketak hainbat gai jorratzen ditu modu dibulgatzailean: energia eta materialen mugak, sostenigarritasuna, kolapsoak, energia berriztagarriak, biomimesia eta deshazkundea. Hauek guztiek egungo bizi eta kontsumo ereduaren alternatibak iradokitzen dizkigute. Hiru pertsonaiek gidatzen gaituzte paneletan zehar, hirurek bizitzaren aurreko hiru jarrera erakusten dituzte: “Hiritartasuna”, baliabide mugatuen jakitun eta kontzientzia kritikoaren gosez; “Lotia”, denetaz paso egiten duena; eta “Pentsamendu bakarra”, egungo pentsamolde neoliberalen isla.
Gure sistema ekonomikoa mugarik gabeko hazkundean eta naturaren etengabeko hustiapenean oinarritzen da. Bide hau hartuta, gure zibilizazioak ezinbestez topo eginen du natur baliabideen agorpenarekin, eta ondorioz, krisi ekologikoarekin. Ezinbestekoa dugu trantsizioa beste mundu baterantz, erregai fosilen menpekotasunik gabe, ingurumen krisia   eta klima aldaketaren ondoriorik txarrenak sahiestu nahi baditugu.

  • Twitter
  • Facebook