Ikastaroa: ‘Gure baratzak zaintzen dituzten landareak’

When:
2020-07-06 @ 17:00 – 2020-07-16 @ 19:30
2020-07-06T17:00:00+02:00
2020-07-16T19:30:00+02:00
Where:
La Huertaka - Alameda Serralta (Lutxana - Barakaldo)


Gure elikagaiak lantzeko oinarrizko ikastaroa

Hizkuntza: Gaztelaniaz eta euskaraz partaideek eskatzen badute
Lekua: La Huertaka, Serralta Aldapa (Lutxana – Barakaldo)
Egunak: uztailaren 6tik 16ra
Ordutegia: 20 ordu, 17:00 – 19:30 (taldeak eskatzen badu ordutegia moldatu ahal izango da)
Izena emateko epearen amaiera: uztailaren 5a

Toki mugatuak: 20 pertsona

 

COVID19ko neurriak:
Bizi dugun egoera dela eta, higiene- eta babes-neurriak ezarriko dira ikastaroko funtzionamendu egokia bermatzeko, segurtasunari dagokionez:
– Pertsonen arteko 2 mentroko segurtasun-tartea mantentzea
– Maskara nahitaez erabiltzea
– Garbiketa eta desinfekzioa ezarritako protokoloen bidez

Irakaslea: Alain Recio
Nekazaritza ekologikoko ekoizpeneko teknikaria eta paisaiako eta landa-inguruneko goi-mailako teknikaria da. Betidanik izan du lotura nekazaritza-ingurunearekin. Txikitatik egon da biziraupeneko nekazaritzarekin eta abeltzaintzarekin lotuta. Landa-inguruneari lotuta egon diren aitona-amonak izan ditu adibide gisa.
Baratzea zaletasun izan arren, hainbat nekazaritza-ustiategi ekologikotan egin du lan. Horrek esperientzia eman dio. Gainera, Derioko nekazaritza eskolan trebatu egin da.
Reciok edonori irekia dagoen “La Huertaka” proiektu komunitarioan ere parte hartzen du. Hemen ingurumen, hiri-baratz eta elikadura-burujabetzarekiko sentsibilizazioa lantzen du .

MATRIKULA OSATZEKO BALDINTZA:
Behin ikastaroan onartua izanda eta matrikula balidatzeko, beharrezkoa da 20,00€ko fidantza ordaintzea. Klaseen % 80ra bertaratuz gero, dirua itzuliko zaizu.


Ordaintzeko kontu korrontea: Laboral Kutxa 3035-0097-81-0970033400
Titularra: Ekologistak Martxan

*Ordainketaren agiria eta izenemate orria helbide honetara bidali: barakaldo@ekologistakmartxan.org

IZENA EMAN:

Izen-Abizenak / Nombre y apellidos

Mugikorra / Móvil

E-mail

Formakuntza / Formación

Lanpostua / Trabajo actual

Elikadura burujabetza edo agroekologia arloetan lan egin duzu inoiz? Non? /¿Has trabajado o colaborado en labores de comunicación, ¿donde?

Horrela bada, zer funtziotan aritu zara? / Si es así, ¿qué labores has realizado?

Zer espero duzu lortzea, ikastaro honetan parte hartuta? / ¿Qué esperas del curso?

Nola izan duzu ikastaroaren berri? / ¿Cómo te has enterado del curso?

Ekologistak MartXaren eta KCD GGKEn informazioa jazo nahi duzu? / ¿Deseas recibir información de Ekologistak Martxan y KCD ONGD?
Bai / SíEz / No

Datu pertsonalak:
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa betetze aldera, partaideen datu pertsonalak honetarako soilik erabiliko direla jakinarazten da. Fitxategian jasotako zuri buruzko datuak eskuratu, deuseztatu, zuzendu eta haien aurka jotzeko eskubidea duzu. Hiru bide dituzu horretarako: eskabidea posta elektronikoz bidaltzea info@kcd-ongd.org helbidera, 94 602 46 68 telefono-zenbakira deitzea edo posta arrunta erabiltzea: KCD-ONGD. Beurko Viejo, Pabellón 38 – 12 bulegoa, 48902 – Barakaldo.

  • Twitter
  • Facebook