Bolintxura martxa! SUPERSURRAREN luzapenaren aurka!

When:
2018-05-20 @ 9:00
2018-05-20T09:00:00+02:00
2018-05-20T09:15:00+02:00
Where:
Zabalburu plaza, Bilbo

Datorren maiatzaren 20an, igandea, ibilaldi bat egingo dugu Bolintxutik eta inguruetatik. Ekintza honen bitartez eraiki nahi den Supersurraren edo Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea luzapenak zeharkatuko lituzkeen guneak bisitatuko ditugu eta zentzurik gabeko obra honen aurka gaudela aldarrikatuko dugu.

Supersurra, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta dago eta ondorioen artean aipagarriak dira hauek:

– 47 milioi euro kilometro bakoitzeko, 2 minutu baino ez aurrezteko.

– Pagasarriko Bolintxu babes bereziko zonaldea kaltetuko du.

-Aurreikusitako trafikoaren % 50era ere heldu ez den autopista da.

Ibilbideari hasiera emateko 9:00etan Zabalburuko plazan geratu gara. Gehienez 2 ordutako iraupena izango du eta bukaera Buiako auzoan izango da. Auzo honetako jaiak direla eta, ekintza ezberdinak antolatu dituzte egunean zehar.

Anima zaitezte etortzera eta zabaldu! SUPERSURRAREN LUZAPENARI EZ!

Antolatzailea: Plataforma Ampliación Super Sur Ez

Informazio gehiago: www.supersurez.info

 

 

  • Twitter
  • Facebook