“Rojavako Iraultza (Kurdistan)” liburuaren aurkezpena

When:
2017-06-20 @ 19:30 – 21:30
2017-06-20T19:30:00+02:00
2017-06-20T21:30:00+02:00
Where:
Ekoetxea
Pilota K 5
Alde Zaharra
Bilbo
Cost:
Free

Hizlaria: Erçan Ayboga  (Mesopotamiako Asanblada Ekologistako kidea eta “Revolución en Rojava” liburuaren egilea)


Siriako iparraldean, kurduak bizi diren eremuan, Rojava edo mendebaldeko
Kurdistan bezala ezaguna den inguruan, guda-egoera bizi arren, gaur egungo gizarte aurreratuenetako bat eraikitzen ari dira hedabideen isiltasunaren aurrean. Gizarte eraikuntza hau azaltzen duen liburua, Iraultza Rojavan, Rojavako esperimentu berritzailea kontatzen du, “konfederalismo demokratikoa” deritzotena, komunean antolaturiko demokrazia, izaera antikapitalista sendoa duena eta genero berdintasuna ardatz duena, eta era berean ideologia nazionalista atzerakoiak baztertzen dituena. Kartzelan preso dagoen Abdullah Ocalan buruzagi kurduaren pentsamoldean sustraituta, sistema honek genero kuota eraginkorrak, behetik gorako egitura demokratikoak, etorkizunera begirako politika ekologikoak eta militantzia sendoa ditu oinarri, eta inguruko ISIS arrastoan sartu du. Rojavan gertatzen ari den garapen demokratikoa eta itxaropentsua aztertzen duen ikerketa honek aparteko istorioa azaltzen du, garai ilun honetan benetako askatasunaren aldeko borroka ezezagun honen istorioa alegia.

Herri Kurduarekin  Elkartasun Ekimena, Ekologistak Martxan, Mugarik Gabeko Ingeniaritza (MGI-ISF)

  • Twitter
  • Facebook