Hitzaldia: “El hayedo de Zilbeti (Navarra) seguirá vivo: cómo conseguimos que una empresa minera no talase 50.000 árboles en la Red Natura 2000”

When:
2017-05-25 @ 19:00
2017-05-25T19:00:00+02:00
2017-05-25T19:15:00+02:00
Where:
Ekoetxea, c/Pelota 5 bajo. Bilbo

Maiatzaren 25ean, osteguna, 19:00etan, Ekoetxean (Pelota K. 5, behea, Bilbo)

Hizlariak: Ramón Elosegui, SEO/BirdLiferen ordezkaria Zilbetiko Kanpainan eta Lucía Peña, SEO/BirdlLife Euskadiren Ordezkaria.

Zilbetiko pagadia Kontserbazio Bereziko Eremu izendata dagoen Nafarroako Alduide mendian dago. Bertan, magnesita meategia eraikitzeko egitasmoa behin betiko ezetsi du Espainiako Auzitegi Gorenak, kalte konponezinak eragingo lituzkeelako bertako basoan: aurreikusita zegoenez, 50.000 pago baino gehiago moztu beharko ziren.

Jurisprudentzia aplikagarri sendoa joan da sortzen horrela, Europar Batasun osoan babesturiko eremuen defentsan.

Magnesitas de Navarra enpresak lehenbiziko proiektua 2007an aurkeztu zuen, eta are UPNren Gobernuaren laguntza izan zuen, egitasmoa Natura 2000 Sarearen barruan gauzatzekoa izan arren.

SEO/BirdLifek eta Coordinadora Monte Alduidek azken hamar urteotan bertako flora-espezieak eta babestutako fauna (desagertzeko arriskuan dauden espezie batzuk barne, okil gibelnarra, kasu) bizitoki dituen basoa babesteko egin duten lana azalduko digute Ramonek eta Luciak.

Sarrera libre ta doakoa. 

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

Laguntzaileak: SEO/BirdLife eta Coordinadora Monte Alduide.

  • Twitter
  • Facebook