Herri Denda: Bilboko herri mugimenduen azoka

When:
2017-12-18 @ 11:00 – 2018-01-05 @ 20:00
2017-12-18T11:00:00+01:00
2018-01-05T20:00:00+01:00
Where:
Zirika (Ronda kalea,12. Bilbao)
Herri Denda: Bilboko herri mugimenduen azoka @ Zirika (Ronda kalea,12. Bilbao)

 

Abenduan sartu gara iadanik, eta kultura, hausnarketa eta konpromisoaren zale direnentzat, hitzordu garrantzitsua gainera datorkigu. Durangoko azokaren ostean, Black friday eta gabonetako ofertak alde batera utzita, kaleak argizatzeko dirua xahutzeko beharrik gabe… Badator Zirika! Herri gunera, bilboko kolektiboen Herri denda!

Baina… Zer da herri denda? Herri denda Azoka bat da, topagune bat, kolektiboek ditugun materialak eskaini, besteenak ikusi eta elkarrengandik ikasteko erabili dezakeguna. Herri mugimenduaren lana diruz sustatzeko aukera, arropa politenak eskuratzekoa, liburu eta diska berezienekin gozatzekoa…

Hiru astez (abenduaren 18tik urtarrilaren 5era) Zirika! Gunean (Erronda, 12) aurkituko dituzu, besteak beste, gerren aurka, planetaren alde, internazionalismoan, presoekiko elkartasunez, sorkuntza librean, feminismotik edota komunikazioan lan egiten dugun taldeen materialak.

Ireki atea eta sartu bilboko Herri mugimenduaren azokara!

 

  • Twitter
  • Facebook