BERGARA- DERIO MENDI IBILALDIA

When:
2017-07-14 – 2017-07-16 all-day
2017-07-14T00:00:00+02:00
2017-07-17T00:00:00+02:00
Where:
Bergara Derio

La Via Campesinak munduko kongresua Derion (Bizkaian) burutuko du uztailean. Elikadura burujabetza da La Via Campesinaren aldarrikapenen ardatza. Baina horretarako lurra behar da eta azpiegitura handiek lurra erabat artifizializatzen dute.

Hori dela eta, lurraren aldeko zein gizarte mugimenduko hainbat talde Bergaratik Deriora  mendi ibilaldia prestatzen ari gara  uztailaren 14tik 16ra “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!”  lelopean.

Hauxe  da ibilaldiaren egitaraua:

Uztailak 14, ostirala / BERGARA-ELORRIO- IZURTZA

–          10:00etan. Irteera: Bergarako autobus geltokia

–          Bazkaria:  Elorrioko gaztetxea.

–          19:00etan. Hitzaldia: EKOPOLen txostenaren aurkezpena. David Hoyos. Izurtzako frontoian.

–          21:00etan. Afaria.

–          22:30ean. Kontzertua: Eneritz Furyak.

–          Lo egiteko frontoian.

 

Uztailak 15, larunbata/: IZURTZA-ZORNOTZA-LARRABETZU

–          9:30ean. Irteera: Izurtzako frontoia.

–          10:00etan. Andra Mari plaza. Durango.

–          Bazkaria: Zubiondo plaza (Parke gorria). Zornotza.

–          19:00etan. Solasaldia: “Elikadura burujabetzatik bizitza burujabetzara” eta “EHko azpiegiturek eragindako lurraren artifizializazioa. Anguleri Kultur etxea. Larrabetzu.

–          21:00etan. Afaria: Hori bai gaztetxea. Larrabetzu.

–          22:30ean. Kontzertua:  Gerra zibileko kantuak eta musika. Hori bai gaztetxea.

–          Lo egiteko polikiroldegian.

 

Uztailak 16, igandea: LARRABETZU-DERIO

–    10:00etan. Irteera: Askatasunaren Enparantza. Larrabetzu.

–    13:00etan. Giza-kate-jira. Derio.

–    13:30ean. Amaierako ekitaldia. Derio

 

IZEN EMATEA: ahtgelditu@ahtgelditu.org edo 628243066 tfnoa.

ARGIBIDE  GEHIAGO: http://www.ahtgelditu.org

Zure mendiko botak prestatzen hasi!

  • Twitter
  • Facebook