(cast) Tour Alternatiba Donostian

When:
2018-10-05 all-day
2018-10-05T00:00:00+02:00
2018-10-06T00:00:00+02:00

Tour Alternatiba ekainaren 9an abiatu zen Parisetik, eta urriaren 6an iritsiko da Baionara. Lau hilabete, 200 etapa, 5.800 km 3 eta 4 plazetako tandemetan, 5 herrialde zeharkatuz, klima aldaketaren kontra.

Alda dezagun sistema, ez klima! lelopean.

>18:00etan Katalunia Plazan: Donostiara iristen denean Alternatiba Tourrera bilduko gara. Merezi duen harrera beroa egiteko bizikletak hartzera eta hirian zehar txirringaz 3-4 kilometroko ibilbidea egitera animatzen dugu.

> 19:00etan etaparen amaiera Gipuzkoako Plazan: Bizikleta martxa Diputazioaren aurrean amaituko da eta ekitaldi txiki batekin ongi etorria egingo diogu.

> 12etatik 20:00etara erakusketa informatiboa Diputazioaren aurrean: Bestalde, eguerditik aurrera erakusketa informatibo bat jarriko da Alternatiba Tourrari eta bertako auziei buruz.

  • Twitter
  • Facebook