XIX Azaro ekologikoa

When:
2018-11-08 @ 19:00 – 20:00
2018-11-08T19:00:00+01:00
2018-11-08T20:00:00+01:00
Where:
Lizarra, Nafarroa
Contact:
Ekologistak Martxan

Jardunaldi hauekin gonbidatu nahi dizuegu hausnarketa egitera eta kolektiboki ekitera krisi ekologiko globalari premiaz aurre egiteko, hau da, era ezberdinean planetako izakiengan eragiten duen krisia.

Ulertzen baitugu gizarteen etorkizuna bereizezina dela ekosistema naturalekiko.

Azaroaren 8an, osteguna, hasiko gara, 19:00etan Liburutegian, “En la espiral de la energíaliburuaren aurkezpenarekin.Luis González Reyes izanen da gure artean, liburuaren koegilea, zientzi kimikoetan doktorea eta Ekologistak Martxan taldearen kidea.

Hitz eginen digu nola historiaren ezaguerak zentzua daukan oraina ulertzeko eta etorkizuna irudikatzeko balio bazaigu.Liburuan humanitatearen historia balizatzen du energiaren eta materialen ikuspuntutik (baina ez hori bakarrik), gaur egungo krisia ikertzeko puntu horretatik, liburuak politika-fikzioaren ariketa egiten du etorkizuneko balizko egoerei buruzkoa.

Aurkezpenean eztabaida kolektiboa zabalduko dugu, norbanako eta estrategia kolektiboen inguruan, gaur egin interesgarrienak baitira.

Azaroaren 10ean, larunbata, jatorra sariak, ingurumenarekiko praktika onei, emanen dira, aurten Salvemos Montejurra elkarteari emanen diogu; eta praktika txarrak ingurumenarekiko oraingo honetan Nafarroako Gobernuari dagokio, AHTaren lanak jarraitzeko duen burugogorkeria dela eta.

13:00etan, Santiago plazan, sari-emanaldia burutuko da.

Azaroaren 13an, Liburutegian, hitzaldia: “tecnología 5G y el Internet de las cosas.Totalitarismo teknologikoari eta ingurumen-osasunari buruz arituko da Mikel Martinez de Morentin, arkitektoa bio-eraikuntzan aditua eta Ekologistak Martxan taldearen kidea.

Azaroaren 17an, larunbata, txangoa eginen dugu Eulateko (Amezkoa) mendira, Ariñe Cresporekin, biologoa.Ibilbide bat eginen dugu inguru horretan eta tailer bat leku horretako animaliak ezagutzeko.

10:00etan autobus geltokian, automobiletan irteteko eta 10:30ean Eulaten (zabuen parkean errepidearen ondoan)

Azaroaren 21ean, liburutegian, 19:00etan, solasaldia Ekologistak Martxan taldeak antolatua, TRANSHUMANISMOA.Ilustraziotik erakutsi digute zientziak eta teknologiak aurrerapen mugaezin bat sortu behar zutela.

Baina ekologiak erakutsi digu muga horiek eta ideia hori guztia krisian jartzen dela.

  • Twitter
  • Facebook