Ur Publikoa Plataforma aurkeztu dute Bizkaian

Uraren Nazioarteko Egunaren bezperan aurkeztu zen Bilbon dozenaka gizarte-eragile eta elkartek osatzen duten Ur Publikoa Plataforma, Bizkaian uraren ziklo integralaren kudeaketa publiko, sozial, demokratiko eta jasangarria lortzeko asmoarekin.

  • Twitter
  • Facebook

BBVAren aurkako ekintza berria haren batzar nagusian

BBVAren Akziodunen Batzarra dela eta, BBVAren Kontrako Plataformak eta Euskal Herriak Kapitalari Planto! Kanpainiak ekintza bat burutu dute. Duela hamabi urte BBVAren Akziodunen Batzarren aurrean protestatzen hastera bultzatu zituen arrazoiak erabat indarrean jarraitzen dute.

  • Twitter
  • Facebook

M15- Klimaren aldeko graba Euskal Herrian

Martxoaren 15ean gazte, herritar eta ikasleen ahotsak elkartu dira klima aldaketaren aurkako neurriak eskatzen dituen mundu mailako greban. Donostian ere Friday For Future mugimenduarekin bat egin dutenek protesta eta manifestazioak egin dituzte. Klima aldaketaren kontrako mobilizazio hau, Greta Thunberg-ek hasi zuen suezian joan den udan, eta ordundik Europa osora hedatu da.

  • Twitter
  • Facebook

BBVAren aurkako ekintza berria haren batzar nagusian

BBVAren Akziodunen Batzarra dela eta, BBVAren Kontrako Plataformak eta Euskal Herriak Kapitalari Planto! Kanpainiak ekintza bat burutu dute.
Duela hamabi urte BBVAren Akziodunen Batzarren aurrean protestatzen hastera bultzatu zituen arrazoiak erabat indarrean jarraitzen dute.

  • Twitter
  • Facebook

Martxoak 15: klima-aldaketaren aurkako ikasle greba

Martxoaren 15ean klima-aldaketaren kontrako ikasle greba orokorra egingo da Europan, eta Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizazioak antolatu dira ere, 12:00etan.

Bilboko Arriagan
Gasteizko Bilbo Plazan
Donostiako Bulebarrean
Iruñeko Udaletxeko Plazan
Ipar Euskal Herrian martxoaren 16an daitu dira mobilizazioak
Angelun, 10:30etan, Baionako Ibilbidean

  • Twitter
  • Facebook

BBVAren irabaziak odolez zikinduta daude

Datorren ostiralean, martxoak 15, ospatuko den BBVAren Akziodunen Batzarra dela eta, BBVAren Kontrako Plataformak eta Euskal Herriak Kapitalari Planto! Kanpainiak sentsibilizazio eta protesta ekimen desberdinak antolatu ditugu. Hauen bitartez, mahai gainean jarri nahi ditugu bere irabaziak lortzeko banku honek garatzen dituen zenbait jarduera, hauek eragiten dituzten ondorio larriak, eta baita ere euskal erakundeengandik jasotzen duen mesede-tratua.

  • Twitter
  • Facebook

Argalarioko lindane biltegitik isurketak gertatzen ari dira

Ekologistak Martxan-ek ohartarazi du Euskal Herrian lindanoak kutsatutako gero eta lur gehiago agertzen direla. Erakunde eta eragile arteko mahai bat sortzeko eskatu dute lur horiek nola garbitu aztertzeko; uste dute plan baten beharra dagoela. Ibai eta akuifero kutsatuak kontsumorako ura hartzeko desegokitzat jotzea ere nahi dute.

  • Twitter
  • Facebook

Hiritarren oposaketa jasan zuen Change the Change-ren zurikeriak.

Martxoaren 5ean eta 6an Change the Change zurikeriaren aurkako elkarretaratzeak antolatu ziren. Nabarmenak izan ziren Gipuzkoa bertan errausketaren aurkako salaketak, proiektu berri honek klimari izugarri eragingo dio, erretzen den hondakin tona bati beste CO2 tona baitagokio (NBren arabera), eta batez ere, Aldundiak bultzatzen duen proiektu hau berdez pintatzea zelako konferentziaren helburua.

  • Twitter
  • Facebook

Klima ez, sistema aldatu

Change the change. Lerroburu hori jarri diote Donostian antolatu den Klima Aldaketaren Nazioarteko Konferentziari. Hiru egunetan, bertoko eta nazioarteko adituak elkartuko dira “historia arrakastatsuak eta “negozio-eredu berriak” aurkezteko eta klima-aldaketaren ondorioen aurrean gizarte gisa ditugun erronkez eztabaidatzeko. Programan, hizlari nagusien artean, Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburua, Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumeneko diputatua, Ignacio S. Galán, Iberdrolako presidentea eta Gonzalo Sáenz de Miera, Iberdrolako Klima Aldaketako zuzendaria, Ernesto Gasco, Donostiako alkateordea eta Teresa Ribera, Trantsizio Ekologikorako Espainiako ministroa.

  • Twitter
  • Facebook

Zabalgarbiri buruzko agerraldia Ingurumen Batzordean

EH BILDU legebiltzarkide taldeak hala eskatuta, Ekologistak Martxan Bizkaiak, ZERO ZABOR BIZKAIAN plataformako kideak, Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordean agerraldia egin du Zabalgarbiren jardueraren gainean antzemandako arazoen berri emateko, Eusko Jaurlaritzak kontuan hartu beharrekoak.

  • Twitter
  • Facebook

G7, ez hemen, ez inon!

Gipuzkoan eta Bizkaian ere martxan da jada G7 gailurraren aurrean bestelako jendarte eredu baten alde antolatu eta borrokatzeko! Hemendik aurrera dinamika indartsua hastera goaz eta. Eredu neoliberalaren aurrean Euskal Herrian argi dugu nolako hiriburuak eta nolako herriak nahi ditugun, nolako mundua nahi eta amesten dugun.

  • Twitter
  • Facebook

Hondakinen errausketaren aurkako jarduerei eusten diegu

Hondakinen errausketa da oraindik gai larrienetako bat, eta herrialde desberdinetan hurrengo egunetarako antolatu diren jarduera desberdinek horrela frogatzen dute. Honek frogatzen du ere hondakinen kudaketa era honi aurre ekiten diogula. Hona hemen datorren egunetarako antolatutako ekimen desberdinak :

  • Twitter
  • Facebook

Artekom gizarteratu da

Atzo (urtarrilak 30) azkenean, Tradenerrekin batera Ekologistak Martxan-ek bultzatzen lagundu duen Artekom egitasmoa aurkeztu zen Arte Ederrateako fakultatean, oso harrera ona izanez. Egin beharreko Artekom-kalejira eguraldiagatik bertan behera utzi behar izan genuen arren, oso interesgarri izan zen egindako elkartrukea eta Errekaleorreko jendeak ekarri zigun esperientzia. Gora Errekaleor Bizirik!

  • Twitter
  • Facebook

Stop ISDS – Eskubideak pertsonentzat, betebeharrak multinazionalak

Ekologistak Martxan erakundeak “EHk Kapitalari Planto!” ekimenarekin bat egiten dugu, “Euskal Herrian TTIP-ri ez!” kanpainaren jarraipena, eta honekin batera Europa mailan hasitako “Stop ISDS” kanpainarekin bat egiten dugu. Kanpaina honen bidez Arbitraje Sistemak (ISDS ingelesez) eteteko eskatzen eta multinazionalentzat betebeharrak eta pertsonentzat eskubideak exijitzen ditugu

  • Twitter
  • Facebook

(cast) Aportaciones a la Elaboración de la Estrategia Nacional contra la Pobreza Energética

(cast) Ante la solicitud por parte del gobierno español de aportaciones ciudadana para la elaboración de una Estrategia Nacional contra la Pobreza Energética, Ekologistak Martxan ha preparado la siguiente propuesta. Ekologistak Martxan defiende que la energía debería ser un derecho y no una mercancía y debe ser entendida como tal en todas las políticas a desarrollar.

  • Twitter
  • Facebook

Berta Caceresen erailketa; kondenak bai, justizia ez

Berta Caceresen hilketaren sententzia argitara eman eta Ekologistak Martxanek justiziarik gabeko kondena izan dela salatu du.
Talde ekologistak epaiketa irregulartasunez beteta egon dela eta honen eraginez hilketaren benetako errudunak nortzuk diren argitu gabe geratu dela esan du.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxanek lindanoaren inguruko prposamen ez legegilea aurkeztu du

Lindanoa konposatu kimiko bat da, pestizida bezala ezagutzen dena. Hexaklorozizklohexanoaren (HCH) isometriko kimikoa da, sustantzia organo kloratua, iraunkortasun eta pozoitasun maila altuak dituena.
2015. urteaz geroztik Mundu Osasun Erakundeak “gizakientzat minbizi sortzaile” bezala ezaugarritu zuen, 1 taldearen barnean; pozoitasuna egiaztatuta daukaten produktu kimikoak.
Euskadin Linade HCHaren fabrikazioa 40 eta 90. hamarkaden artean izan zen. Fabrikazio hauetan zabor asko sortzen zen eta hondakin hauen legez kanpoko isurketak ugariak ziren Euskadiko geografia eremu askotan.

  • Twitter
  • Facebook

Ikatzik Gabeko Etorkizuna plataformak #IkatzaItzali kanpainia abiarazi du Espainiako hainbat lurraldetan Poloniako Klima Gailurra dela eta

Madril, 2018ko azaroaren 27a – Polonian izanen den Klima Aldaketaren inguruko Gailur Internazionalaren (COP24) aurreko astean “Ikatzik Gabeko Etorkizuna” plataformak #IkatzaItzali ekintza kanpaina abiarazi du. Kanpaina honek Espainian 2025a baino lehen ikatza erabiltzeari uzteko eskatzea du helburu, eta era berean, erregai fosil honek osasunerako eta ingurumenerako dakartzan kalteen inguruan gizartea kontzientziatzeko.

  • Twitter
  • Facebook

Erosketa gabeko eguna: kontsumitu gutxiago zoriontsuago izateko

Erosketarik Gabeko Egunaren kariaz, Sagarrak-Ekologistak Martxanekook kanpaina bat abiarazi dugu, kontsumismoaren inguruan hausnartzeko.

Eta honako galdera hau egiten dizuegu: zoriontasuna kontsumitzen al dugu? Helburua: hausnartzea benetan ongizatea dakarkiguten elementuei buruz.

  • Twitter
  • Facebook

Euskal Herriko eta Frantziako kostaldeen arteko interkonexio elektrikoaren kontra agertu da Gatika Bruselasen

Europako Batzordeko Energia sailarekin batzartu ostean, ‘Interkonexio elektrikorik ez’ plataformak, Ekologistak Martxan elkarteko kideek eta UPV/EHUko irakasleek proiektua bertan behera uztea eskatu dute Bruselasen. “Alferrikakoa, inposatua, ezjasangarria eta garestia den proiektua da”, adierazi du Xabier Benitok, Podemoseko eurodiputatuak. Bat egin du Aitor Urresti irakasleak: “Zalantzak sorrarazten dituen bideragarritasun teknikoa ez ezik, kostu gehienak Estatuak ordainduko ditu”.

  • Twitter
  • Facebook

Aurreskua Gernikako eukaliptopean

Kolore Guztietako Basoak, bertoko basoa berreskuratzeko eta egungo basogintza intentsibo eredua gainditzeko lan egiten duen plataformak, jolas egiteko, kritikarako eta dibulgaziorako egun bat antolatu du azaroaren 24an. Ekitaldia Gernikan ospatuko da, eta helburua da eukaliptoak dakartzan arriskuak ikusaraztea. Beste kontinente batean jatorria duen espezie horrek ingurumena larriki kaltetzen du, batez ere, Bizkaiko hainbat herritan gertatzen den bezala, hektarea askotako monolaborantzarekin.

  • Twitter
  • Facebook

Plastikoa utikan!

Zumaiako Flysch-ak plastikoz beterik daudela erakusten duen bideoa eskandalu bat da, eta horren erantzukizuna administrazioarena da. Orain dela 65 urte plastikoa erabiltzen hasi zenetik, 8.000 milioi tona erabili ditugu; horietatik 5.700 hondakin bihurtu dira, eta horien %79 naturan bertan behera utziak edo zabortegietan daude; %9 bakarrik birziklatu dira. (Jemma Jambeck). Berez plastikoa oso merkea da; horrek bere erabilpen masiboa ekarri du, baina hondakina bihurtzen denean deseginezina da. Horrek sortzen dituen arazoei aurre egitea premiazkoa da.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxanek Zallan animalia basatientzako pasaguneak jartzea eskatu du

Talde ekologistak, Eguzki eta Otsoaren taldeekin batera, idatzi bat aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta ingurune naturala zaintzeko sailean. Bertan, Zallako udalerriko BI-636 errepidean, Bolunburu eta La Herrera zonaldeetan jasotzen diren animalia basatien auto harrapaketak salatzen dituzte.

  • Twitter
  • Facebook

Fracking Ez Bilbo plataformak Euskadiko aurrekontua hidrokarburoen ikerketara ez bideratzea eskatu du

Hidrokarburoen presentzia ikertzeko asmoa berretsi du Eusko Jaurlaritzak. 
Orain dela 9 urte franckinga egiteko lehen eskaerak egin ondoren eta orain dela 4 urte euskal gizarteak praktika honen aurkako iritzia plazaratu ostean, Eusko Jaurlaritzak SHESA eta Petrichor Euskadi enpresei hidrokarburoen ikerketa egiteko Lore, Lurra eta Landare izeneko baimenak eman dizkie. Hauek, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban gauzatuko dira eta guztira 1300 k2ko zabalera dute.

  • Twitter
  • Facebook