19 ingurumen eta gizarte proposamen koronabirusaren krisiari erantzuteko

Espainian koronavirusak sortutako krisi sanitario, sozial eta ekonomikoaren aurrean, Ekologistak Martxan eta Ecologistas en Acción taldeek 19 neurri eskatzen dizkiegu Jaurlaritzari eta administrazio publiko guztiei erantzuna emateko eta bizitzaren zaintza erdigunean jartzeko.

  • Twitter
  • Facebook

BBVAren irabaziak odolez zikinduta daude

Gaur goizean, 2008tik ohikoa den bezala, BBVAren Akziodunen Batzarra dela eta (urtero egiten da, Bilboko Euskalduna Jauregian), BBVAren aurkako Plataformako ekintzaile talde batek ekintza bat burutu du banku horrek irabaziak lortzeko egiten dituen jarduera batzuk salatzeko.

  • Twitter
  • Facebook

“Ez dugu Zaldibar bezalako ingurumen hondamendi baten zain egon behar isurketaren aurrean hondakinen balorizazioa lehenesteko”

Zaldibarko zabortegia otsailaren 6an erori eta Cespa-Ferrovialek kudeatzen duen Mutiloako zabortegia itxi ondoren, Eusko Jaurlaritzak, 2020ko martxoaren 4ko Aginduaren bidez, aldi baterako neurriak ezarri ditu gainerako zabortegiek urtero Euskadiko 15 zabortegietara eramaten ziren 2,5 milioi tona industria-hondakin hartzeko duten zailtazunari aurre egiteko.

  • Twitter
  • Facebook

Hamaika gara. Erreferendumaren alde

Herritarron garaia da. Indarrak batu eta aurrera egitekoa. Gure bizitzetan eta komunitatean eragiten duten auziei buruz erabakitzeko eskubide osoa dugu, eta horretarako,erreferendum bidez erabakitzea posible egingo dugu. Bidea hasia dugu eta hamaika garabertan bat egiten ari garenak.

  • Twitter
  • Facebook

Bolintxuren aldeko manifestazioa Bilbon zehar

‘Proiektua gelditzea posible da oraindik’ lelopean, mila lagun ibili dira Bizkaiko hiriburuko kaleetan Supersur handitzeko proiektuari amaiera emateko eskatzeko. Orain arte egindako obrek dagoeneko 15 hektarea baso suntsitu dituzte Seberetxe inguruan, Interes Komunitarioko hainbat habitat barne, eta bide hori jarraituz gero, Bolintxuko haraneraino iritsiko dira, hadu da, Pagasarriko mendiguneko harribitxira.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxan-en azalpena, gaur, 2020/02/19, Radio Euskadiko Boulevard saioan ‘euskofake’ edo ‘fakenews’ talde ekologistak emandako informazioaren aurrean

Ekologistak Martxan taldeak Zaldibarko zabortegian lindanoa zegoela susmatzen zuen, taldeak egindako ikerketen ondorioz.
– Lindanoa tenperatura altuetan fosgenoan deskonposatzen da; gas hilgarria da, suteak daudenean gerta daitekeena. Ekologistak Martxan-ek Zaldibarko zabortegian lindano kutsatzailea zegoela susmatu zuenean, bertan sute bat izateko arriskuez ere pentsatu zuen;

  • Twitter
  • Facebook

“8Man Kontsumoari Planto” Basauriko Balore faktoria egitaraua.

Otsailean zehar, Sagarrak-Ekologistak Martxan elkartekoek hainbat jarduera aurkeztuko dizkizuegu Factoría de Valores programaren bidez. Programa hori prestakuntza-proposamen eraldatzaile gisa lantzen ari da Setem Hego Haizea, eta oraingo honetan Basaurin egingo dugu.

  • Twitter
  • Facebook

Glefaran-i buruz Ekologistak Martxan Bizkaiaren jarrera

Ekologistak Martxan-ek ulertzen du, halaber, herritarren osasunerako eta bizitzeko eskubideak lehentasuna izan behar duela edozein jarduera ekonomikotan, eta eskubide horiek bermatzea erakunde guztien lehentasunezko betebeharra dela. Agintariek eraginkortasunez egin behar dute informazioaren kontrolean eta gardentasunean, eta zuhurtasun-printzipioa aplikatuz, interes ekonomikoen gainetik.

  • Twitter
  • Facebook

TRADENERren Energia Trantsizio eta Demokraziari buruzko txostenek 15 herri-kasu aztertzen dituzte

TRADENER (Energia Trantsizio eta Demokrazia) proiektua, Ekologistak Martxan, Igeniería Sin Fronteras País Vnasco/(ISF/MGI) eta Mugarik Gabeko Ingeniaritza (ISF/MGI) eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) erakundeek osatutakoa, azken hiru urteotan egin dugun lanaren barruan, Trantsizio Energetiko Demokratikoari buruzko azterlanak egin ditugu hainbat herrialde eta tokitan, haien garrantziagatik edo gure loturagatik beraiek eremu akademikotik hautatuak.

  • Twitter
  • Facebook

Brumadinhoko hondamena ospatuz

Datorren astean Ekologistak Martxanek Brumadinhoko hondamendiaren 1. urteurrenean parte hartuko du, Brasilgo historian izan den krimen sozioekonomikorik handiena, Brasilgo Urtegiek Kaltetuen Mugimenduak (MAB) antolatuta. Brumadinhoko Vale da urtegi hausteak 250 hildako eta 20 desagertu zenbatu ditu dagoeneko.

  • Twitter
  • Facebook

Lana, pentsioak, bizitza eta planeta duin bat

Euskal Herriko Eskubide Sozialen aldeko Gutunaren bidez urtarrilaren 30erako greba deialdia egin zen, eta hainbat gizarte-mugimenduk babestu zuten. Horren aurrean, Ekologistak Martxan taldeak mobilizazio sozial horren alde agertu da, lana, pentsioak, bizitza eta planeta duin bat eskatuz.

  • Twitter
  • Facebook

ECOEMBES eredua agerian jarriz, ontzien kudeaketa eraginkor baten alde.

Guztion ahotan daude jada “larrialdi klimatikoa” eta “krisi ekologikoa”, Madrilen ospatu berri den COP25ean ere onartu dute “gure bizitza arriskuan dagoela eredua aldatu ezean”. Horren aurrean aukera bi ditugu, aldaketa modu ordenatuan burutu edo errealitateak gaindituta zaplasteko baten bidez.

  • Twitter
  • Facebook

Altxatzen gara!!!

Gure sistema kapitalista basatiak, eredu kontsumista globalizatu batek sostengatua, mugara eraman du planeta. Ez badugu ezer egiten, istorio honen amaiera jada ezagutzen dugu… ordena sozial honen kolapsoa. Horregatik guztigatik… ALTXATZEN GARA!!

  • Twitter
  • Facebook

Gabonetan… gutxi eta gertu!

 Transnazionalak eta kapitala gure bizitzaren jabe egin dira. Gabonetan agerikoa egiten den bezala, kontsumismo basatiaren bitartez enpresen irabaziak handitu eta

  • Twitter
  • Facebook