Fracking

Lan arloak

frackingOhiko petrolio eta gas hobiak pixkanaka agortzen ari dira,eta hori dela eta, erregai fosilen enpresak erregai gutxiago duten eta ustiatzen zailagoak diren hobietan lan egiten ari dira gaur egun.

Ez da segurtasunez ezagutzen zenbat gas egon daiteke horrelako hobietan, ezta ze gas kopurua ustiatu daiteken ere. Baina gero eta gehiago ezagutzen ari gara ez ohiko gasa ustiatzeko erabiltzen den “haustura hidraulikoa” izeneko teknologia, eta berak sortzen dituen arriskuak eta ingurugiro kalteak.

Haustura hidraulikoak (“fracking” inglesez) ez du klima aldaketaren arazoa arintzen, baizik eta klima aldatzen ari den erregai fosilen erretzea areagotzen du, eta gainera metano ihesa handiak sortzen ditu, metanoa atmosferan negutegi efektuzko gas oso indartsua izanik.

Erregai fosilak gero eta urriagoak eta garestiagoak izango dira eta azkenean agortuko dira, beraz guztiz beharrezkoa da pixkanaka gure erregai fosilekiko menpekotasuna gutxitzea, gure energia kontsumoa gutxituz eta energia berriztagarriak bultzatuz.

Zer da haustura hidraulikoa edo fracking-a?

Teknika honekin 2000 metro baino sakonago eta gero horizontalki jarraitzen duten putzuak zulatzen dira. Putzu hauetatik presio handiz fluido bat injektatzen da gasa duten harri geruzak hautsi eta gasa askatzeko.Injektatutako fluidoa urez eta areaz osatuta dago, eta substantzia kimiko toxiko ugari dauzka.

Harrietatik askatutako gasa gorantza ateratzen da eta biltzen da, baina berarekin batera igotzen den likido toxikoa eta zulatze prozesuan sortutako lokatza, aire zabaleko putzuetan gordetzen dira, eta geroago tratamendu lantegi batera eraman behar dira kamioietan.

Uraren eta airearen kutsadura

Harria hausteko injektatutako ura, substantzia toxiko, alerjeniko, mutajeno eta minbizi-sortzaile ugari dauzka bere baitan. Horrez gain ur toxiko hori, putzu barruan dagoen presioagatik, gasarekin batera igotzen da bueltan lurazalera eta bere gorako bidean oso toxikoak diren eta lurazpian egoten diren metal astunak eta substantzia erradioaktiboak ekartzen ditu.

Sustantzia toxiko guzti hauek lur gaineko eta lur azpiko ur garbietara igaro daitezke, guztiz beharrezkoak diren ur baliabideak kutsatuz. Honela gerta daiteke:

Putzuak porlanez egindako horma batez inguratu behar dira oso sakoneraino, fluidoa ihes egin ez dadin, eta porlanezko lanean egindako akatsak direla eta, akuiferoak kutsatzen dira.

Haustura hidraulikoak gasa duten harri geruzetan sortutako pitzadura luzeetatik substantzia toxikoen ihesa gertatzen da.

  • Likidoak eta lokatzak biltzeko putzu eta biltegietatik gertatzen diren isurketa toxikoak.
  • Likido toxikoetako ubide eta hodietatik gertatzen diren ihesak.
  • Likido eta hondakin toxikoak garraiatzen dituzten kamioietatik gertatzen diren isurketak.
  • Lur azpitik erauzten den gasa (metanoa gehienbat) lur azpiko uretara igaro daiteke, hau Estatu Batuetako hainbat tokitan gertatu da, etxeetako torrotako ura sukoi bihurtzeraino.

Haustura hidraulikoaren beste ondorio bat intentsitate gutxiko lurrikarak sortzea da, eta lurrikarek teknologia honen azpiegituretan sortzen dituzten kalteak direla eta gai toxikoen isurketak eta ihesak areagotzen dira.

Likido toxikoak biltzeko putzuetatik substantzia toxiko lurrunkorrak zabaltzen dira atmosferara, aire kutsadura handia sortuz eskualde handietan.

Lurraldearen okupazioa.

Haustura hidraulikoaren erabiltzen den lurraldean, bata bestetik hurbil dauden zulaketa plataforma ugari egin behar dira, plataforma bakoitzak zenbait hektarea hartuz. Honi gehitu behar zaio aktibitate honetarako beharrezkoak diren azpiegiturak eta errepideak, eta sarritan izaten diren kamioen joan etorri etengabeak. Paisaia guztiz aldatzen da, lurraldea okupatzen da, eta ekosistemetan kalteak sortzen dira, eta hau guztia dela eta ohiko beste aktibitateak guztiz mehatxatuta geratzen dira.

Austura hidraulikoarekin lotutak dauden materialak:

Txostena : El fracking en el estado español, amenazas y resistencias

Liburua: “Agrietando el futuro”. salgai   Ekologistak Martxaneko Ekodendan

Berriak

Agenda