Xedea, Ikuspegia eta Baloreak

logo_eeaaEkologistak Martxan taldea pertsonez osaturiko elkarte bat da, Euskal Herriko ingurumen arazoez ikuspegi berdintsu bat elkarbanatzen dugu.

Ekologismo sozialarekin bat egiten dugu, hau da, ingurumen arazoek produkzio eta kontsumo eran dute oinarri, globalizazioak hainbat arazo dakartza: Ipar eta Hegoko harremanak, gure arteko desberdinatasun sozialak…

  • Sentsibilizazio kanpainak egiten ditugu, baita ingurumena kaltetzen duten egoeren salaketa publiko edo legalak, horren aurrean alternatiba egoki eta jasangarriak proposatuz.

  • Elkarte anitza gara, batzarkidea eta gure lana bolondres moduan egiten dugu, inolako alderdi politiko, entitate publiko edota pribaturen menpekotasunetik at. Honi esker gure lana era independiente batean egitea lortzen dugu.

Beraz, zure laguntza eta partaidetza ezinbestekoak ditugu!

XEDEA

Nolakoak gara?

  • Ekarte anitza

  • Giza taldea

  • Ingurumen arazoen inguruko ikuspegi berdintsua dugu

  • Ekologismo sozialaren parte hartzailea:
    • Giza sozietateen etorkizuna ekosistema naturalen ondotik doa.

    • Ingurumen arazoen oinarriak gaur egungo produkzio eta kontsumo globalaren ondorio dira, beste arazo sozial batzuk sortzeaz gain.

    • Aldaketarako erantzunak emateko beharra, erantzunkizun eta partaidetza sozialaren aldetik.

Zein da gure xedea?

  • Harreman sozial, politiko eta ekonomikoen aldaketa sustatzea, ekosistema naturalekiko oreka bat sortuz.

  • Politika kontsumitzaileak helburu dituen eta ingurumenean eragin kaltegarriak dituen ekintzak saihestea.

  • Gizakien arteko harremanak, animalienganakoak eta naturarekiko harreman era berriak bultzatzea.

IKUSPEGIA

  • Parte hartze sozialaren antolakuntza

  • Sentsibilizazio eta ingurumen hezkuntza kainpainen bidezko ekintzak, mobilizazioa soziala, desobedientzia zibila, komunikabideetan esku hartzea, gaitzespen ekintzak. Salaketa eta ekintza juridikoak, proposamenen eraketa…

  • Elkarte irekia, ez hierarkikoa, non pertsona guztiek berdintasunean parte hartzeko eskubidea duten.

  • Ingurumenean erreferente bilakatzea.

  • Bolondresen lanean oinarritzea.

  • Administrazio, enpresa, elkarte politiko eta sindikalekiko independientea izatea.

  • Euskal Herrian proiektu ekologiko baten alde egiten duen elkartea, Ecologistas en Accioneko federazioaren parte eta gure ideologiarekin bat datozen gainerako elkarte internazionalen lagun.

BALOREAK

  • Bizidun guztiek ezaugarri onak dituen ingurugiroan bzitzeko eskubidea dutela aldarrikatzen dugu.

  • Bidezkoa, solidarioa eta justua den eredu sozial bat defendatzen dugu, kontsumista ez dena, osasun, hezkuntza, etxebizitza eta lan postu duina defendatzen dituena.

  • Gizaki eta naturarekiko errespetuzko bilakaera defendatzen dugu, baliabideen sostengua ardatz izanik. Energia berriztagarrietan eta garbietan oinarritua.

  • Herritarren parte hartzea administrazioen eta biztanleriaren harremanen erdigune izatea. Herritarron interesak eta onarturiko akordioak errespetatuz.

  • Parte hartze altua bilatzen dugu, horretarako erabaki demokratikoak arazoak konpontzeko bide onena direla defendatuz.

  • Biztanleriarengan ingurumen arazoen jakintza handitzea beharrezko ikusten dugu, arazoen aurrean euren parte hartzea areagotze aldera.

  • Erantzun bortitzak ez ditugu onartzen, ezta gizartearen militarizazioa ere.

  • Gizartearen ikuspegi internazionalista defendatzen dugu, herrien arteko harremanak, errespetua eta dibertsitatea onartuz.

  • Diskriminazioaren aurka borrokatzen duten mugimendu sozial guztiekin identifikatzen gara; sexua, etnia, aukeraketa sexuala, gizarte maila, adina, erlijioa, arraza edo beste edozein dela jatorria ere. Emakumeak gara diskriminazio maila altuena jasaten dugunak, zeinak gizartearen sustengu handiena garen. Bai iparraldean eta baita Hegoaldean ere euren buruen jabe diren emakume eta gizonak nahi ditugu. Non sexualitatea era libre eta gozagarri batean onartzen dugun, non kultura feminista gailentzen den. Horregatik guztiagatik gure elkartetik parte hartze berdintsu baten alde lan egiten dugu.

  • Arazo lokalak arazo globalekin erlkazionatzea beharrezkoa dela ikusten dugu. Arazo lokalak konpontzeko ekintzek helburu sakonago bat dute.

  • Beste mugimendu sozial batzuekin kolaboratzea bilatzen dugu, kritikak eginez eta erantzun alternatiboak bilatuz.

  • Lan taldearen aldekoak gara, ideiak emanez, gainerakoak errespetatuz, erantzunkizunak eta gure ekintzen ondorioak onartuz. Komunikaziora irekiak, jakintza berriak barneratuz, talde demokratikoak eta parte hartzaileak sustatuz.

  • Ingurumen arazo desberdinak hierarkizatzeaz arduratzen gara eta gure gizartean eragin zuzenak dituzten arazoei lehentasuna ematen diegu.

  • Administrazio, enpresa, alderdi politiko edota sindikalekiko erabat independienteak gara.