Ekologistak Martxanek energia trantsizioei buruzko Nazioarteko II. Topaketa antolatu du Bilbon

NAZIOARTEKO II. TOPAKETA:

‘Energia Trantsizioak: Iraunkortasuna eta Demokrazia

  •  Irailaren 22 eta 23an izango du leku Bilbon Ekologistak Martxan eta UPV-EHUren artean antolaturiko Nazioarteko Topaketa hauen bigarren edizioak.
  •  Nazioarte mailako hainbat aditu eta ekintzailek, energia alorrean iraunkortasunerako eraldaketa demokratikoa nola burutu azalduko dute.
  •  Alderdi politiko eta sindikatuek partehartzea izango dute, ikerlariekin batera eztabaidarako gunea sortuz.

Datorren irailaren 22an eta 23an izango dute leku Bilbon TRADEBU proiektuaren barnean kokatzen den “Energia trantsizioak: iraunkortasuna eta demokrazia” Nazioarteko II Topaketa. TRADEBU proiektua Ekologistak Martxan eta UPV-EHUren artean osatutako partzuergoak bultzatzen du eta Energia Trantsizioen inguruan dihardu, energiaren alorrean iraunkortasunerako eraldaketa demokratikoa nola burutu ikertuz. Aldaketa klimatikoa, erregai fosilen izaera mugatua, energiarekin erlazionatutako bestelako ingurumen eraginak edota energia pobrezia bezalako arazoak ikusita, energia ereduaren trantsizioa pentsatzeko eta planifikatzeko beharra ikusten da arlo akademiko zein sozial askotan. Proeiktuaren helburuetako bat gai honekiko eztabaida soziala burutzea da.

EHUko Esperientzia Gelan bi egunetan zehar osptuko diren topaketa hauetan, TRADEBU proiektuaren nondik norakoak ezagutzeaz gain, ikerlarien eta alderdi politikoen arteko solasaldiaz gozatu ahal izango da ere. Izan ere, antolatzaileek azaldu dutenez, ‘alderdi politikoekin eztabaidatzea eta erronka sozio-tekniko honen aurrean dituzten ideiak eta proposamenak ezagutzea da ekimen honek dituen helburu garrantzitsuenetako bat’.

Izena emateko hemen

EGITARAUA

Ostegunak 22 –  Munduko adituak eta ekintzaileak

17:00: ” Piztu Aldaketabideo emanaldia

17:45-20:30: Hitzaldiak

Tobias Haas y Conrad Kunze (Rosa Luxemburg Fundation– Alemania)

Elisabeth Peredo (Trenzando Ilusiones, Bolivia)

Moises Borges MAB (MAB Movimento dos Atingidos por Barragens, Brasil)

Maria Campuzano (Xarxa per la Sobirania Energètica, Catalunya)

– Alfons Perez (ODG, Catalunya)

Joao Camargo (Portugal)

Alvaro Campos (Energia Gara)

Xabier Zubialde (Sustrai Erakuntza)

 

Ostiralean 23  – Alderdi politikoekin eta sindikatuekin mahai ingurua

9:30-11:30: Alderdi politiko gonbidatuak

Equo: Florent Marcellesi

EH Bildu: Mikel Otero
PSE-EE: Natalia Rojo
PNV-EAJ: Xabier Ezeizabarrena

12:00 – 14:00:  Sindikatu gonbidatuak: ELA, LAB, ESK, EHNE.

ELA- Mikel Noval

ESK- Iñigo Antepara

LAB- Urtzi Ostolaza

EHNE- Andoni Garcia

 Antolatzailea:

Ekologistak Martxan – UPV-EHU

Laguntzailea:

ISF-MGI, Garapenerako Lankidetza Agentzia, Parte Hartuz, Ekopol, Gure Energia, Hitz Fundazioa

  • Twitter
  • Facebook