Ekologistak Martxan taldeak Santo Domingoko zabortegian lindanoa dagoela salatu du

Enekuri ondoren, elkarte ekologistak hexakloroziklohexanoa aurkitzen duen Bilboko bigarren zakartegia da hau

Hondakin arriskutsuen kudeaketa eta lindanoz kutsatutako zabortegiei buruzko ikerketarekin jarraitzen du Ekologistak Martxan taldeak. Oraingo honetan, Alto de Santo Domingon dagoen zakartegian aurkitu du lindanoa elkarte ekologistak. Zabortegia itxita dago jada, baina haren substantziek urak eta inguruan bizi diren pertsonak kutsatzen jarrai dezakete.

Eusko Jaurlaritzak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren bitartez, bazekien hexakloroziklohexanoa (HCH) zegoela. Ekologistak Martxan taldeak froga atxikitu ez ezik, irregulartasun hauek ere jaso ditu salaketan:

Lehentasuna duen substantzia arriskutsu batengatik zabortegiko kutsadura salatzen dugu (…). Bertan, gaitzak izan ditzakeen etxebizitza bat dago, baita telekomunikazio instalazio bat (…). Lurzoru kutsatuen legeak agintzen duen arren, ez dirudi sustatzaileek zer edo zer jakinarazi dutenik (…). Hortaz, estazio horretarako sarbidea zelatatuta eta mugatuta egon beharko litzateke.

Ez da elkarte ekologistak arrazoi berberagatik salaketa bat jartzen duen lehen aldia. Horrela egin zuen Bilbon ere kokatutako Enekuriko zabortegian, Lemoizko Jatakoan, Regatoko Modorretakon; eta Etxeulikoan, Santurtzin. Aipatutako kasu guztietan, administrazioak bazekien lindanoak eragindako kutsaduraren berri salaketak jarri aurretik. Halere, ez zuen eta ez du sakabanaketa eta haren eraginak saihesteko ezer egin.

Horregatik, kutsaduraren jakinaren gainean zegoen administrazioaren jarrera, baita horrek ondorioak zuzentzeko edo txikiagotzeko inolako neurririk ere hartu ez izana” salatu du Ekologistak Martxan taldeak.

  • Twitter
  • Facebook