Category Archives: Araba

Ekologistak Martxan-ek ohartarazi duenez, Vitoria-Gasteizen HAPOren oinarri izango diren irizpide eta helburuen dokumentuak ez du behar besteko adostasunik, ez ditu Gasteizko Mendiak behar bezala babesten, Zaiako dikeari atea irekitzen dio, Errekaleor eraisteari atea irekitzen dio eta hutsune nabarmenak ditu

Ekologistak Martxan taldeak kezka agertu nahi du Lurralde Batzordean Udal Gobernuaren eta Elkarrekin taldearen aldeko botoekin onartutako dokumentuagatik, bai eta osoko bilkuran inolako eztabaida sozialik eta herritarren parte-hartzerik gabe onartzeko duten presagatik ere.

Ecologistas en Accion-Ekologistak Martxanek “Lindanoaren bila” kanpaina abiarazi du

Lindanoa intsektizida moduan erabiltzen zen substantzia toxikoa da. Gaur egun debekatua dagoen substantzia hau, kantzerigenotzat hartzen du Osasunerako Mundu mailako Elkarteak. Aurreko mendeko 40 eta 90 hamarkada bitartean hainbat fabrikek lindanoa erabiltzen zuten; Chemical S.A. (Barakaldo) eta Nexana S.A. (Asua-Erandio) enpresek besteak beste. Lindanoa ekoizterakoan hainbat hondakin sortzen ziren horrekin batera. Hondakin hauen kudeaketa oso txarra izan zen eta horren ondorioz hondakinen legez kanpoko isurketak ohikoak bilakatu ziren.

Ekologistak Martxanek Euskadiko aire kalitatearen txostena aurkeztu du

Haize garbirako 2017ko txostena betetzeko, kutsaduraren kontrolerako 52 guneetako datuak jaso dira, Eusko Jaurlaritzako eta Bilboko Portuko Agintaritzako sare direnak. Aipatzekoa da, Pasaiako Portuko Agintaritzak ez dituela airearen kalitatearen neurgailurik. Gainera, Eusko Jaurlaritzak airearen kalitatearen neurketan, ez ditu kontuan hartzen hainbat gune publiko, Bilboko Portua esaterako. Horren ondorioz, gune hauetako neurketak ez dira Europako Batzordera bidaltzen. Gune hauetakoen artean dago, Bilboko trafiko estazioa, azken urteotan nitrogeno dioxidoko muga baloreak gainditu dituena.

‘Rios Hormonados’ txostenak agerian uzten du Estatu mailako zein Euskadiko ibaiek duten plagizida maila altua

2016an 47 sustantzia plagizida ezberdin topatu ziren espainiar Estatuko ibaietan.
Euskadin aztertutako 55 sustantzietatik 17 topatu dira. 17 horietatik 14 disruptore endokrinoak izan daitezke eta 15 legez kanpokoak dira, lindanoa eta susimeroak barne.
Topatutako pestiziden %70a duten kutsadura mailarengatik debekaturik daude eta erdia baino gehiago disruptre endokrinoak dira.
Ibai arrorik kutsatuenak nekazaritza intentsibo maila altua dutenak dira.

Ekologistak Martxanek Gasteizko tranbiaren hedapena gelditzea eskatu du

(cast) Desde Ekologistak Martxan asumimos y hacemos nuestra una de las principales conclusiones del informe de evaluación del Plan de Movilidad Sostenible y Espacio Público (PMSEP) “Incertidumbres del modelo territorial y de movilidad. En la actualidad existen distintos proyectos con consecuencias sobre la futura estructura territorial y de movilidad que las futuras fases de planificación deberían incluir en un escenario de actuaciones coherentes.

Garoña itxi orain

Ekologistak Martxanek gaitzetsi egiten du Endesak (bai eta Iberdrolak ere, Garoña zentralaren jabeak baitira biak) Garoñako zentrala irekita mantentzeko egingo duen eskaerari buruz egin berri duen iragarpena. Zentrala martxan jarriko litzateke, eta, hartara, ziurgabetasuna luzatuko litzateke.