INGURUMENAREN ALDE LAN EGITEKO EGUNA

When:
2016-01-17 @ 9:00 – 15:00
2016-01-17T09:00:00+01:00
2016-01-17T15:00:00+01:00

OIZ MENDIAN BERTAKO ZUHAITZAK LANDATZEA

URTARRILAK 17: INGURUMENAREN ALDE LAN EGITEKO EGUNA

Sagarrak–Ekologistak MarCARTEL REFORESTACION OIZ 17 Enero 2016 -txan taldeak eta Ingurumenaren aldeko Boluntarioen Sareak ingurumenaren alde lan egiteko eguna antolatu dugu berriro ere, eta bertara etortzeko dei egin nahi dizuegu. Oraingo honetan basoberritzea Eko-Oiz elkartearen lurretan egingo dugu, Oiz mendian, Munitibarren.

Jardueraren helburua izango da lursail batean ingurumen-baldintzak hobetzea -duela gutxira arte pinuak egon dira bertan landatuta.

Bertoko arbola eta zuhaixkak landatuko ditugu.

Oharrak:

  • Jarduna goizez bakarrik izango da. (Basaurira 14:30etan itzuliko gara, eta Bilbora 15:00etan).
  • Beharrezkoa da mendiko botekin eta mendiko arropekin etortzea.
  • Egitekoa erraza da, haurrentzat izango da.
  • Jarduna aurrera eramateko beharrezko lanabesak eta materialak antolatzaileen kontura izango dira.
  • Beharrezkoa da izena ematea.
  • Lana amaitzean armosua emango diegu parte-hartzaileei.
  • Izena emateko eta argibide gehiago jasotzeko, SAGARRAKera deitu ahal duzue, 944 263 769 zenbakira (asteazkenetan eta ostiraletan, 12:00-13:00), edota posta elektronikoa idatzi honako helbide honetara: ekologia@sagarrak.org

Eguna: Urtarrilak 17, igandea

Ordua: Bilbon, 09:00etan; Basaurin, 09:30ean.

Irteteko tokia: Bilbon, San Nikolas elizaren aurreko autobus geltokitik; Basaurin, Arizko autobus geltokitik.

Lagundu gaitzazue gure basoak leheneratzen.

Zuen zain gaude!!!

  • Twitter
  • Facebook