Ega ibaiaren garbiketa (Lizarra-Estella)

When:
2022-10-22 @ 10:30 – 14:00
2022-10-22T10:30:00+02:00
2022-10-22T14:00:00+02:00
Where:
Punto de encuentro: zona de La Hormiga, en el parque de Los Llanos

Ekologistak Martxan eta hiriko zenbait kolektibok, Lizarrako Udalarekin elkarlanean, Ega ibaia garbitzeko beste jardunaldi bat antolatu dute larunbat honetarako, herritar guztientzat irekia. La Hormiga inguruan izanen da topagunea, Los Llanos parkean, 10:30ean.

Aurtengo garbiketako bigarren jardunaldia izanen da, maiatzean Gurutze Gorriarekin egin ondoren, eta Ehiza eta Arrantza Elkarteak, San Miguel auzoko bizilagunen elkarteak, Ekologistak Martxan, Ega Kayak eta Salvemos Los Llanos elkarteak egin dute deialdia, Udaleko Ingurumen Batzordearekin, Anfasekin, Anasapskin eta Ordoiz Zentroarekin elkarlanean.

Garbiketa Los Llanos parkeko ibaiaren tartean, ibai-pasealekuan eta Deierri etorbidearekiko paralelo doan tartean eginen da.

Arropa erosoarekin eta busti daitezkeen oinetakoekin joatea gomendatzen da. Antolatzaileek poltsak eta eskularruak banatuko dituzte hondakinak biltzeko. Gainera, garbitu ondoren hamaiketakoa egonen da.

  • Twitter
  • Facebook