Komunikazio tailerra (Bilbo): Ekologistak Martxaneko aktibistei eta bazkideei zuzenduta

Ekologistak Martxaneko komunikazio taldeak ‘Nola egin prentsa oharrak eta sare sozialetan argitaratu’ prestakuntza-ikastaroa antolatu du, gure erakundeko aktibistei eta bazkideei zuzendua.

Tailerra komunikabideei modu eraginkorrean zuzendutako prentsa-oharrak idazteko gakoak irakastera bideratuta dago eta bai gure sare sozialetan (Facebook eta Twitter) bai WhapsApp taldean -Eko Komu eta Peña Bizizaleak-, zer ekarpen egin ditzakegun aktibista gisa erakustera.

Saioa urriaren 13an izango da, 19:00etan, Ekoetxean (Pilota kalea, 5, Bilbon).

Izena emateko epea, asteartea, urriak 11a arte egongo da zabalik.

Izen-ematea helbide honetan: komunikazioa@ekologistakmartxan.org

* Ikastaroa jaso nahi duten Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako kideei, baina data ondo ez datorkien kasuan, beste saio bat egin daiteke zehaztu beharreko data batean (printzipioz, online egingo litzateke, praktikotasunagatik). Gai horri buruz hitz egingo da EHko koordinatzailean.

Etortzera eta parte hartzera animatzen zaituztegu.

Eskerrik asko eta laster ikusiko dugu elkar!

  • Twitter
  • Facebook